[itzul] NordaNor (NdN), Euskal itzulpengintzaren datu-basearen aurkezpen publikoa

EIZIE bulegoa a bildua eizie.org
Ast, Ira 11, 13:28:32, CEST 2014



Euskal itzulpengintzari buruzko informazioa bildu eta zabaltzeko asmoaren barruan, NordaNor Euskal itzulpengintzaren datu-basea sortu du EIZIEk (http://nordanor.net/), euskaratik eta euskarara eginiko itzulpengintza, interpretazioa eta zuzenketa kontuan harturik. 

Datorren astean aurkeztuko dugu jendaurrean, irailaren 16an, Koldo Mitxelena kulturunean, arratsaldeko 19:00etan. 

Datu-basearen berezitasunak

Informazioa bi ardatz edo atal nagusiren inguruan antolaturik dago, "Itzultzaileak" eta "Itzulpenak", biak elkar loturik: itzulpenetatik abiatuta itzultzaileen datuetara jotzeko aukera ematen du, eta alderantziz. 

Besteak beste, bilaketa hauek egin daitezke:
Hizkuntza jakin batetik (edo hizkuntza horretara) zer itzuli den
Urte tarte jakin batean zer (kopurua eta testu motak) itzuli den
Obren jatorrizko izenaren araberako bilaketak
Itzultzaile bakoitzak zer itzuli duen
Itzulitako obra bakoitzak izan dituen iruzkinak
…
Aurkezpenean, hain zuzen ere, proiektuaren nondik-norakoak –orain artekoak eta aurrera begirakoak– azalduko dizkigute EIZIEko kideek, eta, batez ere, datu-basean ibiltzen erakutsiko digute: zer eskaintzen duen, nola antolaturik dagoen…

Poz handia da guretzat aurkezpen-ekitaldira gonbidatzea, eta poz are handiagoa izango da zu bertan izatea.

Izan ondo!

EIZIE
Mila Garmendia
bulegoa a bildua eizie.org
943 277 111


-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140911/3f4bcf9d/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago