[itzul] Nola esaten da zuen inguruan "piper egin"?
Amaia Apalauza
amaia.apalauza a bildua gmail.com
Or, Ira 19, 14:05:31, CEST 2014
Kaixo:
Nafarroako mendebaldean, *piper egin* eta *piperra egin*.
Ongi izan!
Itzulpen Zerbitzua - Bermeoko Udala<itzulpenzerbitzua a bildua bermeo.org> igorleak
hau idatzi zuen (2014(e)ko irailak 19 13:56):
> Apa:
>
> Guk "kale egin" be esaten genduan, baina batez be, "pira egin"
> gaztelaniatik hartuta. "etxegun" be bai. Hori itsasoko gizonek esaten eben
> eguraldi txarragaitik itsasoratzerik ez eukenean eta guk kale egiten
> genduanean be "etxegun" egin dogula esaten genduan. "huts egin" be bai
> esaten da.
>
> Bueno, ea hau lagungarri dozuen.
>
> Zeuek gura dozuen arte.
>
>
>
>
> ------------------------------
> *From:* LB [mailto:luisber12 a bildua gmail.com]
> *To:* 'ItzuL' [mailto:itzul a bildua postaria.com]
> *Sent:* Fri, 19 Sep 2014 13:08:18 +0200
> *Subject:* [itzul] Nola esaten da zuen inguruan "piper egin"?
>
>
> Bizkaiko partean "patx egin" edo "sasieskola egin" esaten dan hori, alegia.
> Seguru esamolde horrek badituela hainbat aldaera han-hemen. Eskertuko nuke
> zuen inguruko euskalkian erabiltzen dena jakinaraziko bazenidate.
>
> Milesker.
>
>
>
>
>
>
>
> ------------------------------
>
> Mezu hau eta erantsitako dokumentuak hartzailearentzat berarentzat baino ez dira.
> Informazino pribilegiatua eta isilpekoa izan daiteke.
>
> Zu ez bazara hartzailea, jakinarazo eiguzu mezua barriz jatorrira bueltauta eta,
> mesedez, ezabatu mezua, mezuaren kopiak eta erantsitako fitxategi danak.
>
>
> Ondo pentsatu mezu hau (eta erantsitako artxiboak) inprimatzea beharrezkoa dan:
> ingurumena guztion kontua da.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140919/9168ca1b/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago