[itzul] Nola esaten da zuen inguruan "piper egin"?

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.com
Or, Ira 19, 14:10:43, CEST 2014


Donostiako auzorik erdaldunenetako batean, txikitan, denok erdaraz egiten
genuela, "hacer chicarra" erabiltzen genuen guztiok, eta hori maiz egiten
zuenari "chicarrero" esaten genion (masculinoan, gure eskolan ez baitzen
neskarik).

*Alfontso Mujika Etxeberria*


a.mujika a bildua elhuyar.com <a.mendizabal a bildua elhuyar.com>

tel.: 943363040 | luzp.: 217

@ElhuyarItzulpen <https://twitter.com/ElhuyarItzulpen>

 Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil

*www.elhuyar.org* <http://www.elhuyar.org>

  Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.

2014-09-19 14:05 GMT+02:00 Amaia Apalauza <amaia.apalauza a bildua gmail.com>:

> Kaixo:
>
> Nafarroako mendebaldean, *piper egin* eta *piperra egin*.
>
> Ongi izan!
>
> Itzulpen Zerbitzua - Bermeoko Udala<itzulpenzerbitzua a bildua bermeo.org>
> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko irailak 19 13:56):
>
>  Apa:
>>
>> Guk "kale egin" be esaten genduan, baina batez be, "pira egin"
>> gaztelaniatik hartuta. "etxegun" be bai. Hori itsasoko gizonek esaten eben
>> eguraldi txarragaitik itsasoratzerik ez eukenean eta guk kale egiten
>> genduanean be "etxegun" egin dogula esaten genduan. "huts egin" be bai
>> esaten da.
>>
>> Bueno, ea hau lagungarri dozuen.
>>
>> Zeuek gura dozuen arte.
>>
>>
>>
>>
>>  ------------------------------
>> *From:* LB [mailto:luisber12 a bildua gmail.com]
>> *To:* 'ItzuL' [mailto:itzul a bildua postaria.com]
>> *Sent:* Fri, 19 Sep 2014 13:08:18 +0200
>> *Subject:* [itzul] Nola esaten da zuen inguruan "piper egin"?
>>
>>
>> Bizkaiko partean "patx egin" edo "sasieskola egin" esaten dan hori,
>> alegia.
>> Seguru esamolde horrek badituela hainbat aldaera han-hemen. Eskertuko nuke
>> zuen inguruko euskalkian erabiltzen dena jakinaraziko bazenidate.
>>
>> Milesker.
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>> ------------------------------
>>
>> Mezu hau eta erantsitako dokumentuak hartzailearentzat berarentzat baino ez dira.
>> Informazino pribilegiatua eta isilpekoa izan daiteke.
>>
>> Zu ez bazara hartzailea, jakinarazo eiguzu mezua barriz jatorrira bueltauta eta,
>> mesedez, ezabatu mezua, mezuaren kopiak eta erantsitako fitxategi danak.
>>
>>
>> Ondo pentsatu mezu hau (eta erantsitako artxiboak) inprimatzea beharrezkoa dan:
>> ingurumena guztion kontua da.
>>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140919/5e5ccb2b/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago