[itzul] Shakespeareren 'Ametsa' biziarazten. Itzultzailearen sukaldea (I)

EIZIE bulegoa a bildua eizie.org
Al, Ira 22, 11:05:03, CEST 2014


Donostia 2016 Europako Hiruburutza proiektuarekin lankidetzan, EIZIEk hainbat jarduera antolatu ditu Shakespeareren A Midsummer Night's Dream (Uda-gau bateko ametsa) obraren itzultze-prozesua gizarteratzeko. Jarduera horietako lehena Itzulpengintzaren Nazioarteko Egunerako antolatu dugu –irailaren 30ean, 17:00etan–, EHUko Letren Fakultateko Gradu Aretoan, zuekin aritzeko asmoz: Itzultzailearen sukaldea (I). 

Sukaldari nagusiak Juan Garzia –obraren itzultzailea–, eta Shakespeareren lanetan aditu/aritu diren hainbat lagun izango dira, baina zuei zuzenduriko sukalde-jolaserako proposamena ere badakarte.

EIZIEren webgunean aurkituko duzue informazio gehiago: http://www.eizie.org/uda_ametsa/sukaldea1

Mila Garmendia
www.eizie.org
943 277 111




Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan lezake. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau akatsen batengatik jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.

DBLOn xedatutakoaren arabera, EIZIEk (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak) bermatzen du beharrezko neurriak hartuko dituela datu pertsonalak konfidentzialtasun osoz tratatzeko. Bestalde, jakinarazten dizugu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurkakotasuna adierazteko eskubideak erabil ditzakezula helbide honetan: Zemoria, 25, behea, 20013 Donostia.

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140922/1772614e/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: EIZIE k tx.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 22697 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140922/1772614e/attachment.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago