[itzul] ala/edo

Juanjo Respaldiza jjrespaldiza a bildua gmail.com
As, Ira 23, 10:22:43, CEST 2014


Jon, ez dut argi ikusten zer esan nahi duzun Hau/Hori eta Bai/Ez horien
bidez, baina nik beste bide batetik azalduko nuke kontua:

ALA galderazkoetan erabiltzen da, zehargalderak barne, noski, eta EDO
edozein kontestutan, baita galderazkoetan ere. Hau da, EDO beti erabil
daiteke ALAren lekuan, baina ez ALA EDOren lekuan.

Hala ere, uste dut badirela lege honez gainerako erabilera batzuk. Baten
batek esplika balitza...

Ondo izan.
Juanjo







<jon-agirre a bildua ej-gv.es> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko irailak 23 09:20):

>  Bereizketa gero eta gehiago galtzen ari dela ikusten ari naiz
> aspalditxotik, baita lumarik trebeenetan ere. Bereizten dugunok argi
> daukagu zein den zertarako. Azalpen luzetan sartu beharrean, ulertzeko
> modurik errazena hauxe iruditzen zait. Adi galderen erantzunari:
>
>
>
> Hau ala hori? Hau/Hori
>
>
>
> Hau edo hori? Bai/Ez
>
>
>
> Ez dezagun bereizketa garrantzitsu hori galdu.
>
>
>
> Jon
>
>
>
>
>
>  <http://www.euskadi.net>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140923/07df7c77/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: marca_outlook_seguridad.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 66738 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140923/07df7c77/attachment.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago