[itzul] ala/edo
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
As, Ira 23, 11:49:07, CEST 2014
Bigarren lerrokadan esaten duzuna da, hain zuzen zabaltzen ari dena. Leku batzuetan hala da, baina tamalez zabaltzen ari da erabilera hori, eta bereizteko ahalmena galtzen ari gara: EDO edozertarako eta beti ondo. Horixe da gelditu nahi nukeena. Gaur bertan ikusi ditudan kasu bi:
“Zuhaitza edo arbola?” (http://www.argia.com/argia-astekaria/2421/fruitu-arbolak <http://www.argia.com/argia-astekaria/2421/fruitu-arbolak> ). Lehen irakurraldian, “bai, bata edo bestea”, esango nuke, “alegia, harria ez eta animalia ere ez, zuhaitza edo arbola baizik”, bietako bat edozein, bata nahiz bestea. “Zuhaitza ala arbola?” irakurri banu, hitz bien arteko diferentziaz ari dela ulertuko nuke hasi-hasieratik (eta horretaz ari da artikulua). Entonazioa ere ezberdina da: |Zuhaitza’ ala arbola,?| eta |Zuhaitza edo arbola’?|. Lehen galderari Zuhaitza/Arbola erantzunak dagozkio, bigarrenari Bai/Ez erantzunak.
“KRISIA: errealitatea edo aitzakia?” (ELAk zabaldutako informazio orrietan). Lehen irakurraldian… aurreko prozesuaren antzeko zerbait egingo nuke, aurrekoa baino ulergaitzagoa, baina ala/edo bereizketaren eskeman errealitatea eta aitzakia berdinduta jartzen dituela ulertuko nuke. Badakit, ostera, ‘errealitatea ez, aitzakia baizik’ esan nahi duela galdera erretoriko horrek. Bereizketaren eskeman “KRISIA: Errealitatea ala aitzakia?” izan beharko luke.
Ez diot txarto dagoenik, bereizteko aukerari eustea interesgarria eta baliotsua dela baizik. Ahoz entonazioari esker bereiz ditzakegu, baina idatzita ez.
Jon
From: Juanjo Respaldiza [mailto:jjrespaldiza a bildua gmail.com]
Sent: asteartea, 2014.eko irailak 23 10:23
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] ala/edo
Jon, ez dut argi ikusten zer esan nahi duzun Hau/Hori eta Bai/Ez horien bidez, baina nik beste bide batetik azalduko nuke kontua:
ALA galderazkoetan erabiltzen da, zehargalderak barne, noski, eta EDO edozein kontestutan, baita galderazkoetan ere. Hau da, EDO beti erabil daiteke ALAren lekuan, baina ez ALA EDOren lekuan.
Hala ere, uste dut badirela lege honez gainerako erabilera batzuk. Baten batek esplika balitza...
Ondo izan.
Juanjo
<jon-agirre a bildua ej-gv.es> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko irailak 23 09:20):
Bereizketa gero eta gehiago galtzen ari dela ikusten ari naiz aspalditxotik, baita lumarik trebeenetan ere. Bereizten dugunok argi daukagu zein den zertarako. Azalpen luzetan sartu beharrean, ulertzeko modurik errazena hauxe iruditzen zait. Adi galderen erantzunari:
Hau ala hori? Hau/Hori
Hau edo hori? Bai/Ez
Ez dezagun bereizketa garrantzitsu hori galdu.
Jon
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140923/ec3b9ff0/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: marca_outlook_seguridad.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 66738 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140923/ec3b9ff0/attachment.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago