[itzul] Retroceder: Re: ala/edo

musdeh musdeh a bildua terra.com
Ost, Ira 24, 14:13:01, CEST 2014


Hortaz, Aberri edo hil...

Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com> wrote:

>Oraintxe bururatu zait "edo"ren antzeko adibide bat, Arestirena,
>Oskorrik kantatua (eta nik ere maiz sasoi batean):
>
>Baina sua eta ura ezin nahas daitezke;
>irakin EDO amata, ez dago ezer beste.
>
>Alegia, "irakin, edo, bestela, amata". Eta, berdin, "hil, edo, agian, bizi".
>
>Juan Garzia Garmendia<juangarzia a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>(2014(e)ko irailak 24 09:40):
>
>> Barka, baina hori ez da hala, eta Euzkitzek darabilena da tradizio garbi
>> sendoa duena.
>>
>> Esapide horren zentzua, ustez, ez da "bata ala bestea" gertatu beharreko
>> zerbait, baizik "bata zein bestea" gertatu berdin egin beharrekoa. Uste dut
>> hor "ala" darabiltenek (Mitxelenaren adibide bat barne, baina ez bestea)
>> bestela ulertzen dutela eta "zuzendu" nahi dutela tradizioak ondo
>> finkaturik zeukana.
>>
>> Nire uste hori ustela izatekotan ere, horrek ez du aldatzen esapidearen
>> forma "hil edo biziko" izatea. Kontuan hartu, bestalde, "ala"k "edo"ren
>> balioa duela hizkera batzuetan.
>>
>> Amurizarena, bidenabar, "Hil ala bizi" da.
>>
>>
>>  HIL EDO (ALA) BIZI (Lar, Dv). A vida o muerte. "A muerte o a vida, il
>> edo bizi, etsi etsian" Lar. "Hil edo bizi sarthu behar dugu hirian, vivre
>> ou mourir, nous devons pénétrer dans la ville, c'est à dire, au grand
>> risque d'être tués" Dv. Tr. Prácticamente todos los ejs. son de hil edo
>> bizi. [Lengo barberu txaarrak] gitxi estudijau, ta gero ill edo bizi,
>> errezeta bat egin. Mg PAb 45. Prestatu ziran, Erromarrai, il edo bizi,
>> arpegi emateko. Lard 540. Bere burua il edo bizi urari erasorik, igaro
>> zan Endaiara. Zab Gabon 96. Nik behar dut aitzina joan hil edo bizi. Prop
>> 1882, 150. Aurrera, suan jarraitu, ill ala bizi / Jaungoikoaren
>> gloriagaitik batalletan. AB AmaE 187. Zer salbaikeria itsusiagorik gizona
>> eta zezena, hil edo bizi, han ar araztea baino. HU Zez 77. Hil edo bizi
>> [...] eman zion [...] sendagailua. HU Aurp 77. Ez ei zan iñor azartuten
>> euren kontra ill edo bizi iokatutera. Ag AL 64 (v. tbn. G 155). Aidian
>> bota zuan / bai ill edo bizi. / Otxoa etzan juan / batere igesi. EusJok
>> II 169 (v. tbn. EusJok 25). Hil edo bizi, aintzina joaitea du beraz, eta
>> [...] badoa aintzina. Barb Sup 173s. Hizketaldi larria, hil ala bizi,
>> bide bila, nahigabez inguraturik. MIH 299.
>>
>> v. tbn. Izt C 504. EE 1884b, 230. Or Eus 397. PArt Ustez 53 (ap. ELok
>> 424). SMitx Aranz 212.
>>
>>  (Con -ko, adnom.). "Il-ala-bizi"-ko azken burrukarako. Ldi IL 106. Ezta
>> gutxi goraberako gauza, il edo biziko baldintza baizik. Vill Jaink 160
>> (v. tbn. 156). Gorde deirazula ill edo biziko sekretu au. Etxba Ibilt
>> 483. Hil edo biziko erabakiak hartu. MIH 225 (v. tbn. 95). Il edo biziko
>> estualdi ontan. Ib. 217.
>>
>> Mikel Haranburu<musdeh a bildua terra.com> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko
>> irailak 24 01:08):
>>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago