[itzul] Retroceder: Re: ala/edo

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
Ost, Ira 24, 18:59:01, CEST 2014


Horixe ez dakit, baina bai "iraultza(,) edo(, bestela, lortzen ez badugu)
hil (gaitezen ahaleginean)".

Hori bai, irudika daiteke egoera bat non batek zinez dioen: "aberria ala
hil(: zer hautatzen duzue"...

musdeh<musdeh a bildua terra.com> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko irailak 24
14:13):

> Hortaz, Aberri edo hil...
>
> Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com> wrote:
>
> >Oraintxe bururatu zait "edo"ren antzeko adibide bat, Arestirena,
> >Oskorrik kantatua (eta nik ere maiz sasoi batean):
> >
> >Baina sua eta ura ezin nahas daitezke;
> >irakin EDO amata, ez dago ezer beste.
> >
> >Alegia, "irakin, edo, bestela, amata". Eta, berdin, "hil, edo, agian,
> bizi".
> >
> >Juan Garzia Garmendia<juangarzia a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> >(2014(e)ko irailak 24 09:40):
> >
> >> Barka, baina hori ez da hala, eta Euzkitzek darabilena da tradizio garbi
> >> sendoa duena.
> >>
> >> Esapide horren zentzua, ustez, ez da "bata ala bestea" gertatu beharreko
> >> zerbait, baizik "bata zein bestea" gertatu berdin egin beharrekoa. Uste
> dut
> >> hor "ala" darabiltenek (Mitxelenaren adibide bat barne, baina ez bestea)
> >> bestela ulertzen dutela eta "zuzendu" nahi dutela tradizioak ondo
> >> finkaturik zeukana.
> >>
> >> Nire uste hori ustela izatekotan ere, horrek ez du aldatzen esapidearen
> >> forma "hil edo biziko" izatea. Kontuan hartu, bestalde, "ala"k "edo"ren
> >> balioa duela hizkera batzuetan.
> >>
> >> Amurizarena, bidenabar, "Hil ala bizi" da.
> >>
> >>
> >>  HIL EDO (ALA) BIZI (Lar, Dv). A vida o muerte. "A muerte o a vida, il
> >> edo bizi, etsi etsian" Lar. "Hil edo bizi sarthu behar dugu hirian,
> vivre
> >> ou mourir, nous devons pénétrer dans la ville, c'est à dire, au grand
> >> risque d'être tués" Dv. Tr. Prácticamente todos los ejs. son de hil edo
> >> bizi. [Lengo barberu txaarrak] gitxi estudijau, ta gero ill edo bizi,
> >> errezeta bat egin. Mg PAb 45. Prestatu ziran, Erromarrai, il edo bizi,
> >> arpegi emateko. Lard 540. Bere burua il edo bizi urari erasorik, igaro
> >> zan Endaiara. Zab Gabon 96. Nik behar dut aitzina joan hil edo bizi.
> Prop
> >> 1882, 150. Aurrera, suan jarraitu, ill ala bizi / Jaungoikoaren
> >> gloriagaitik batalletan. AB AmaE 187. Zer salbaikeria itsusiagorik
> gizona
> >> eta zezena, hil edo bizi, han ar araztea baino. HU Zez 77. Hil edo bizi
> >> [...] eman zion [...] sendagailua. HU Aurp 77. Ez ei zan iñor azartuten
> >> euren kontra ill edo bizi iokatutera. Ag AL 64 (v. tbn. G 155). Aidian
> >> bota zuan / bai ill edo bizi. / Otxoa etzan juan / batere igesi. EusJok
> >> II 169 (v. tbn. EusJok 25). Hil edo bizi, aintzina joaitea du beraz, eta
> >> [...] badoa aintzina. Barb Sup 173s. Hizketaldi larria, hil ala bizi,
> >> bide bila, nahigabez inguraturik. MIH 299.
> >>
> >> v. tbn. Izt C 504. EE 1884b, 230. Or Eus 397. PArt Ustez 53 (ap. ELok
> >> 424). SMitx Aranz 212.
> >>
> >>  (Con -ko, adnom.). "Il-ala-bizi"-ko azken burrukarako. Ldi IL 106. Ezta
> >> gutxi goraberako gauza, il edo biziko baldintza baizik. Vill Jaink 160
> >> (v. tbn. 156). Gorde deirazula ill edo biziko sekretu au. Etxba Ibilt
> >> 483. Hil edo biziko erabakiak hartu. MIH 225 (v. tbn. 95). Il edo biziko
> >> estualdi ontan. Ib. 217.
> >>
> >> Mikel Haranburu<musdeh a bildua terra.com> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko
> >> irailak 24 01:08):
> >>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140924/61154ba0/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago