[itzul] Choni, poligonera, superfuerte, estar rayada....
LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
larrinaga_asier a bildua eitb.eus
As, Ira 30, 09:53:45, CEST 2014
Atrebentzia ez bada, gogoeta batzuk helarazi nahi dizkizut, baliagarri izango zaizkizulakoan.
1. Ahalegindu zaitez gaztelaniazko testutik askatzen. Itzulpenerako, jaso testuaren espiritua, baina ez letra. Esate baterako:
GAZT.: ¡Jo, tía, ha sido superfuerte!
EUSK.: Itzela izan da, neska!
edo Bai latza!
edo ...
2. Hiztegietan, nekez aurkituko duzu "choni", "poligonera", "estar rayada"... Gaztelaniazko ordain arruntagoetatik abiatu beharko duzu bilaketan.
3. EiTBren webgunean HIKEA izeneko hiztegia duzu.
http://www.eitb.com/eu/kultura/euskara/kontsultak/
GAIA (1) ataleko gaietako bat "Hizkera kolokiala" da. Zerrenda osoak eskura ditzakezu, GAIA (2) atalean "Alkohola eta drogak" / "Anatomia eta fisiologia" / "Balorazioa" / "Sexua" ... aukeratzen baduzu, besterik markatu edo idatzi gabe.
Fitxak arakatzen badituzu, ikusiko duzu "zartada eduki", "pitzatuta egon" eta beste esapide batzuk jasota dauzkagula "estar desquiciado" esateko. Baliagarri izan dakizkizuke "Estara rayada"-ren ordain modura.
Asier Larrinaga
<http://www.eitb.com/es/grupo-eitb/detalle/2365756/eitbcom-inicia-cambio-eitbeus--grupo-eitb/
>
<http://www.eitb.com/eu/eitb-taldea/osoa/2365858/eitbeus-izateko-prozesua-abiatu-du-eitbcomek--eitb-taldea/>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago