[itzul] Kapital Sozietateei buruzko Legea

"IBAÑEZ SAN ROMAN, Iñaki" iibanez a bildua gipuzkoa.eus
As, Api 14, 14:00:48, CEST 2015


Edo Kapital Sozietateen Legea (Ley de Sociedades de Capital)

Ba al daki inork lege hori euskaratuta ote dagoen? Nik ez dut aurkitu. Izan ere, BOEn, 2010eko uztailaren 3an argitaratu zen, baina artean euskaratzen hasi gabeak ziren.

Zehazki, 229. artikulu osoa bakarrik beharko nuke (Deber de evitar situaciones de conflictos de interés), lege honek emandako idazkera berriaren araberakoa: Ley 31/2014, de 3 de diciembre, por la que se modifica la Ley de Sociedades de Capital para la mejora del gobierno corporativo.

Bigarren lege hori 2014ko abenduaren 4an argitaratu zen, baina horren itzulpena ere artean argitaratu gabe dago.

Litekeena da baten bat itzultzen aritzea eta 229. artikulu hori euskaratuta edukitzea?

Egokitu al zaio inori, inoiz, artikulu hori euskaratu beharra?

Eskerrik asko!



________________________________
Hemendik aurrera nire posta elektronikoak .eus domeinua izango du. Hori dela eta, nire posta elektroniko berria zure kontaktuetan gordetzea gomendatzen dizut. Oraingoz, bi domeinuak indarrean mantenduko dira.

A partir de ahora mi correo electrónico tendrá el dominio .eus y en consecuencia, le recomiendo que guarde mi nueva dirección electrónica en sus contactos. De momento convivirán los dos dominios.

Gipuzkoan

euskaraz bizi eta lan egiten dugu
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150414/60e1f63b/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago