[itzul] Grupo nominal
Irizar, Ander
airizar a bildua parlamentodenavarra.es
Ost, Abu 12, 11:57:13, CEST 2015
Ez dirudi taldekideak “alone” egotea denik (teknika horren) ezaugarri nagusia. Hau ikusita, behintzat, ez du ematen: https://en.wikipedia.org/wiki/Nominal_group_technique
Kontuan izatekoa da, bestalde, “nominal” Hiztegi Batuan jasoa dagoela. Agian, hortik jotzea egokiena.
Ander
From: imanol salegi [mailto:isuuis a bildua gmail.com]
Sent: jueves, 06 de agosto de 2015 19:37
To: ItzuL
Subject: [itzul] Grupo nominal
Arratsalde on.
Lankidetza-teknikei buruzko itzulpentxo bat dut eskuetan, eta, besteak beste, grupo nominal izeneko bat aipatzen da. Han eta hemen nominal hori nondik etor daitekeen jakin nahian, hau aurkitu dut: "...the number of ideas produced by "nominal groups" (whose members were actually working alone) was greater than the number of ideas produced by real, face-to-face groups". Lehen fasean bakarka egiten da lan, eta, gero, parte-hartzaileek bana-banan aurkezten dituzte nork bere emaitzak (norbaitek izendatuta, akaso).
Zer izen jarriko zeniokete teknika horri?
PD: Gure etxekoek, agian, talde izeneko hori esango lukete, benetako talde bat den zalantzan jartzeko. Kar, kar...
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150812/a61a0735/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago