[itzul] Externalizar
Amaia Apalauza
amaia.apalauza a bildua gmail.com
Ost, Abe 2, 12:28:37, CET 2015
Egun on:
*Externalizar *aditza itzuli behar dut, testuinguru honetan: *externalizar
los servicios públicos*. Hau da, zerbitzu publikoak (edo haien kudeaketa)
kanpoko beste norbaiten esku uztea izango litzateke, gutxi gorabehera.
Perifrasira jotzea izan daiteke aukera bat (*zerbitzu publikoak
kanpo-erakunde baten esku utzi*, adibidez), baina bururatzen zaizue aditz
bakarrean emateko modurik? *Kanporatu *ikusi dut, baina anbiguo samarra
iruditzen zait (*zerbitzuak kanporatu*?).
Zer iruditzen zaizue *esternalizatu*?
Eskerrik asko,
Amaia
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20151202/3dbe874f/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago