[itzul] Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen Legearen 139. artikulu berria
"IBAÑEZ SAN ROMAN, Iñaki"
iibanez a bildua gipuzkoa.eus
Al, Ots 2, 15:33:34, CET 2015
Ez dut uste horren itzulpenik dagoenik, BOEko legeak euskaratzen 2011n bai, baina hurrengo hilabetearen erdi aldera hasi baitziren. Nik, behintzat, ez dut aurkitu, baina bai bide bihurriago bat:
Alde batetik, lege horrek aldatzen duen legea bai, itzulita dago: 29/1998 Legea, uztailaren 13koa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duena.
Bestetik, aldaketan dagoen testu berria, badirudi beste lege batetik hitzez hitz hartuta dagoela, batzuetan, eta esaldi batzuk moldatuta, bestetan: Prozedura Zibilaren Legetik, hain zuzen, eta hori ere itzulita dago. Beraz, testu berriak eta zaharrak konparatuta, puzzlea osa daiteeela ematen du, baina hori zure lana da, nik puzzlearen atalak eman besterik ez dut egiten.
Hona hemen hiru atalak (A, B eta C):
A) 37/2011 Legea (Ley 37/2011, de 10 de octubre, de medidas de agilización procesal: Artículo tercero. Modificación de la Ley 29/1998, de 13 de julio, reguladora de la Jurisdicción Contencioso-Administrativa):
http://www.boe.es/diario_boe/txt.php?id=BOE-A-2011-15937
"Once. Se da una nueva redacción al apartado 1 del artículo 139, que queda redactado en los siguientes términos:
«1. En primera o única instancia, el órgano jurisdiccional, al dictar sentencia o al resolver por auto los recursos o incidentes que ante el mismo se promovieren, impondrá las costas a la parte que haya visto rechazadas todas sus pretensiones, salvo que aprecie y así lo razone, que el caso presentaba serias dudas de hecho o de derecho.
En los supuestos de estimación o desestimación parcial de las pretensiones, cada parte abonará las costas causadas a su instancia y las comunes por mitad, salvo que el órgano jurisdiccional, razonándolo debidamente, las imponga a una de ellas por haber sostenido su acción o interpuesto el recurso con mala fe o temeridad.»"
B) Lege zaharra (29/1998 Legea, uztailaren 13koa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duena)
https://www.ehu.eus/documents/2660428/2799934/Legeak03.pdf
(Itzulpena 2006koa dela ematen du)
CAPÍTULO IV
IV. KAPITULUA
Costas procesales
Prozesuaren kostuak
Artículo 139
139. artikulua
1. En primera o única instancia, el órgano jurisdiccional, al dictar sentencia o al resolver por auto los recursos o incidentes que ante el mismo se promovieren, impondrá las costas, razonándolo debidamente, a la parte que sostuviere su acción o interpusiere los recursos con mala fe o temeridad.
1. Lehen auzialdian edo auzialdi bakarrean, jurisdikzio-organoak, epaia ematean edo beraren aurrean jarririko errekurtso edo intzidenteak auto bidez ebaztean, fede gaiztoz edo ausarkeriaz akzioari eutsi edo errekurtsoak jarri dituen alderdiari ezarriko dizkio kostuak, behar bezala arrazoiturik.
No obstante lo dispuesto en el párrafo anterior, se impondrán las costas a la parte cuyas pretensiones hayan sido esestimadas cuando de otra manera se haría perder al recurso su finalidad.
Aurreko paragrafoan xedaturikoa gorabehera, uziak ezetsi zaizkion alderdiari ezarriko zaizkio kostuak baldin eta bestela errekurtsoari bere xedea galarazten bazaio.
C) Urtarrilaren 7ko 1/2000 Legea, Prozedura Zibilarena (IVAP)
http://www.ivap.euskadi.net/r61-3039/eu/contenidos/informacion/legedia_euskaraz/eu_3818/adjuntos/Prozedura-zuzenbidea/Prozedura_zibilarena.pdf
(Itzulpena 2004koa dela ematen du)
394. artikulua
1. En los procesos declarativos, las costas de la primera instancia se impondrán a la parte que haya visto rechazadas todas sus pretensiones, salvo que el tribunal aprecie, y así lo razone, que el caso presentaba serias dudas de hecho o de derecho.<http://www.justizia.net/euskera-justicia?cjterm=haya+visto+rechazadas&bjterm=Buscar&idiomaBusq=ES#linkjtermcas1>
1. Prozesu adierazleetan, lehen auzialdiko kostuak ezarriko zaizkio bere uzi guztiak baztertuta ikusi dituen alderdiari, salbu eta auzitegiak aintzat hartu duenean, hala arrazoituz, kasuak egitezko edo zuzenbideko zalantza larriak zituela.<http://www.justizia.net/euskera-justicia?cjterm=haya+visto+rechazadas&bjterm=Buscar&idiomaBusq=ES#linkjtermeus1>
2. Si fuere parcial la estimación o desestimación de las pretensiones, cada parte abonará las costas causadas a su instancia y las comunes por mitad, a no ser que hubiere méritos para imponerlas a una de ellas por haber litigado con temeridad.<http://www.justizia.net/euskera-justicia?cjterm=las+comunes+por+mitad&bjterm=Buscar&idiomaBusq=ES#linkjtermcas10>
2. Uzien zati batzuei oniritzia edo gaitziritzia eman bazaie, alderdi bakoitzak ordainduko ditu berak sortutako kostuak, eta kostu erkideak, erdi bana. Horrek ez dio kalterik egingo, alderdietatik batek ausarkeriaz auzitan jardun badu, berorri kostuak ezartzeari, horretarako arrazoiak badaude.<http://www.justizia.net/euskera-justicia?cjterm=las+comunes+por+mitad&bjterm=Buscar&idiomaBusq=ES#linkjtermeus10>
Gomendatuko nizuke mezu hau inprimatzea, eta paperaren gainean, "7 diferentzien jolasean" bezala, errepikatzen diren esaldiak eta formak azpimarratuz, euskarazko testua osatzea, pazientzia galantarekin, noski!
________________________________
Nork: Itzultzailea-Eibarko Udala [mailto:itzultzailea a bildua eibar.net]
Bidaltze-data: lunes, 02 de febrero de 2015 11:33
Nori: ItzuL
Gaia: [itzul] Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen Legearen 139. artikulu berria
Garrantzia: Handia
Urriaren 10eko 37/2011 legez aldatu zen. Aldaketa horren itzulpena non aurkitu dezaket?
Begoña Azpiri
________________________________
Hemendik aurrera nire posta elektronikoak .eus domeinua izango du. Hori dela eta, nire posta elektroniko berria zure kontaktuetan gordetzea gomendatzen dizut. 2015 martxoaren 31a arte bi domeinuak indarrean mantenduko dira.
A partir de ahora mi correo electrónico tendrá el dominio .eus y en consecuencia, le recomiendo que guarde mi nueva dirección electrónica en sus contactos. Los dos dominios convivirán hasta el 31 de marzo de 2015.
Gipuzkoan
euskaraz bizi eta lan egiten dugu
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150202/5de0e1cc/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago