[itzul] hacer la cuņa > ziria egin?

ALBERDI GOROSTIAGA, ANDRES MARIA andresalberdi a bildua irakasle.net
Lar, Ots 7, 12:03:29, CET 2015


Hiztegi Batuko "ziatu" (= "atzerantz arraun egin") aditzetik abiatuta, egokia litzateke agian Getarian-eta erabiltzen dugun "zia egin" [ziya egin] terminoa. Abantean doan txalupa "frenatu" nahi denean, zia egiten [ziya egiten] da, elurretan "kuņa" egitean lortzen den efektu bera lortzeko.
 


-----Jatorrizko mezua-----
Nork: Diez de Ulzurrun Sagala, Itziar (Itzultzailea:NAO/BON) [mailto:idiezdes a bildua cfnavarra.es]
Bidaltze-data: or., 2015/02/06 14:15
Nori: ItzuL
Gaia: [itzul] hacer la cuņa > ziria egin?
 
Egun on:

Euskaraturiko testu bat zuzentzeko eskatu digute, eskiatzen ikasteko teknikei buruzkoa. Gaztelaniazko cuņa, semi cuņa eta hacer la cuņa emateko, ziri , ziri erdia eta ziria egin erabili dituzte euskaraz. Ez zaigu oso aproposa iruditzen frenatzeko eta biratzeko teknika horri ziri esatea euskaraz.
Han eta hemen begiratu eta ez dugu taxuzko ordainik aurkitu, baina mirubuztana (mirubuztan erdia...) erabil litekeela uste dugu.

Beste proposamenik?

Eskerrik asko,

Mikel Taberna eta Itziar Diez de Ultzurrun

[cid:image001.jpg a bildua 01D04216.874823B0]

-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: winmail.dat
Mota: application/ms-tnef
Tamaina: 34252 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150207/9ccfc119/attachment.bin>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago