[itzul] hacer la cuņa > ziria egin?

ALBERDI GOROSTIAGA, ANDRES MARIA andresalberdi a bildua irakasle.net
Al, Ots 9, 12:02:22, CET 2015


Ez dauka zertan. Efektua da kontua.

Ziaboga hitzak berak argi dio zer esan  nahi duen: zia + boga (abant egin). Istriborreko arraunlariek abant egiten dute; ababorrekoek zia. Zia egitean lortzen den efektuaz ari nintzen. Txalupa ez doa atzera arraunlari horiek zia egin arren; txalupari alde horretatik "freno" eragitea da helburua eta efektua. Eskiatzean kuņa egitean lortu nahi den gauza bera.



-----Jatorrizko mezua-----
Nork: Bakartxo ARRIZABALAGA [mailto:bakartxo.arrizabalaga a bildua orange.fr]
Bidaltze-data: lr., 2015/02/07 17:37
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] hacer la cuņa > ziria egin?
 
Baina ziatzea ez da frenatzea, atzeraka jotzea baizik.
Bakartxo
 
 
 
 
> Message du 07/02/15 12:03
> De : "ALBERDI GOROSTIAGA, ANDRES MARIA" 
> A : "ItzuL" 
> Copie ā : 
> Objet : Re: [itzul] hacer la cuņa > ziria egin?
> 
> Hiztegi Batuko "ziatu" (= "atzerantz arraun egin") aditzetik abiatuta, egokia litzateke agian Getarian-eta erabiltzen dugun "zia egin" [ziya egin] terminoa. Abantean doan txalupa "frenatu" nahi denean, zia egiten [ziya egiten] da, elurretan "kuņa" egitean lortzen den efektu bera lortzeko.
> 
> 
> 
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nork: Diez de Ulzurrun Sagala, Itziar (Itzultzailea:NAO/BON) [mailto:idiezdes a bildua cfnavarra.es]
> Bidaltze-data: or., 2015/02/06 14:15
> Nori: ItzuL
> Gaia: [itzul] hacer la cuņa > ziria egin?
> 
> Egun on:
> 
> Euskaraturiko testu bat zuzentzeko eskatu digute, eskiatzen ikasteko teknikei buruzkoa. Gaztelaniazko cuņa, semi cuņa eta hacer la cuņa emateko, ziri , ziri erdia eta ziria egin erabili dituzte euskaraz. Ez zaigu oso aproposa iruditzen frenatzeko eta biratzeko teknika horri ziri esatea euskaraz.
> Han eta hemen begiratu eta ez dugu taxuzko ordainik aurkitu, baina mirubuztana (mirubuztan erdia...) erabil litekeela uste dugu.
> 
> Beste proposamenik?
> 
> Eskerrik asko,
> 
> Mikel Taberna eta Itziar Diez de Ultzurrun
> 
> [cid:image001.jpg a bildua 01D04216.874823B0]
> 
> 
>
> [ winmail.dat (45.8 Ko) ]

-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: winmail.dat
Mota: application/ms-tnef
Tamaina: 3844 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150209/28f9894e/attachment.bin>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago