[itzul] Niladic function
Ane Lopez
ane.lopez a bildua tradumatica.net
Al, Ots 16, 17:08:42, CET 2015
Kaixo:
Zerbitzari baten kate sorta itzultzen ari naiz eta ezin asmatu nola eman
"NILADIC FUNCTION" hori.
Katearen azalpena hauxe da:
Functions that do not have any input parameters.
Ikusi dudanagatik *niladic* eta *nullary* sinonimoak dira eta -adic
atzizkia matematiketan erabili ohi da esanahi honekin:
*Math.* With preceding symbol or numeral (esp. the generalized symbol p,
denoting a prime number), forming adjectives designating numbers
expressible as a sequence of digits in the base represented by the symbol
(or as a power series in this quantity).
Ez dakit euskaraz *niladiko* hitza ohikoa den zientziaren edo matematiken
esparruan eta hori erabili dezakedan edo, besterik gabe, bestera
formulatzea egokiagoa den, hau da, "sarrera-parametrorik gabeko funtzioa"
erabiltzea. *Huts* hitzari aurrizki/atzizkiak gehitzen jokatu naiz, baina
zentzuzko emaitzarik ez.
Inork laguntzerik?
Eskerrik asko aldez aurretik
Ane
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150216/f0e0a564/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago