[itzul] Metodología IGE

Dionisio Amundarain Sarasola dioni a bildua facilnet.es
Al, Ots 16, 18:37:33, CET 2015


Akronimoen munduan ez nabil oso errotua, baina izan liteke GPE hori. Bide
batez, lehen esan ez dudan zerbait gehitu nahi nuke: "parekotasun /
berdintasun" delako horretan baztandar apaiz batek sarrarazi ninduen: "Ondo
lo egin / Berdin" ordez, "Ondo lo egin / Gauza bera" jartzen zuen hark;
"nire loa ez da zurearen berdina inoiz ere" esaten zigun etab. Ildo horri
jarraituz, gaur egun min ematen dit "Egunon / Berdin" entzuteak. Eta hariari
gehiago tira eginez, "gure ama eta ni ez gara berdinak" esaten dut. Behin
emakume teologo espainol batekin jardun nintzen puntu horretaz; zenbait
testuingurutako "iguales, igualdad" direlakoen kontra ni; ez zen gauza izan
nirea ulertzeko; segur aski, gaztelaniaz nola adierazi ez dakitelako edo
beste modu batean adierazi nahi ez dutelako. Uste dut, euskaraz
jator-jatorra dugula "pareko, parekotasun, parekide" esatea. Eta biziki
egoki, zehatz eta argi adierazten du horrek adierazi nahi dena. DIONISIO
AMUNDARAIN

-----Mensaje original-----
De: Itzuliz Itzulpen Zerbitzua [mailto:itzuliz a bildua outlook.com] 
Enviado el: lunes, 16 de febrero de 2015 17:32
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Metodología IGE

Kaixo, Dionisio: hortaz GPE emango zenuke akronimo gisa?

Joxemari


16/02/2015 13:30(e)an, Dionisio Amundarain Sarasola igorleak idatzi zuen:
> "Genero parekotasuna enpresan" emango nuke. "Parekotasuna"; askotan 
> oihukatzen den berdintasuna ezinezkoa da. DIONISIO AMUNDARAIN
>
> -----Mensaje original-----
> De: Itzuliz Itzulpen Zerbitzua [mailto:itzuliz a bildua outlook.com] Enviado 
> el: lunes, 16 de febrero de 2015 10:34
> Para: Itzul
> Asunto: [itzul] Metodología IGE
>
> Egun on: "igualdad de género en la empresa" metodologia hori, nola 
> ematen duzue?
>
> IGE metodologia ikusi dut, baina ez dakit euskaraz ere ematen duzuen.
>
> Mila esker, aurrez
>
> Joxemari
>
> ---
> El software de antivirus Avast ha analizado este correo electrónico en 
> busca de virus.
> http://www.avast.com
>
>
>


---
El software de antivirus Avast ha analizado este correo electrónico en busca
de virus.
http://www.avast.com




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago