[itzul] big data
rosetta
rosetta a bildua euskalnet.net
Ast, Ots 19, 11:45:40, CET 2015
Horretan ari direnak “big data” erabiltzen omen dute.
Koro Navarro
Rosetta T.Z.
Karakaseko Erret Konpainia, 1, behea
Donostia, 20011
Tel: 943 446238
rosetta a bildua euskalnet.net
El 19/02/2015, a las 11:16, Berasategi Zurutuza, Joxe M. escribió:
> Xabierrek dioenez, frantsesak ‘mega’tik jo dua.
> Juanek proposatzen du ‘eskerga’ berpiztea.
>
> Niri ‘eskerga’ ‘mega’ren sailekoa iruditzen zait.
> ‘Big’, ordea, ‘handi’ besterik ez.
>
> Arazoa ikusten diozue ‘datu handiak’ jartzeari?
>
> Joxe Mari Berasategi
> AFAko Euskara Zerbitzua
>
> From: Juan Garzia Garmendia [mailto:juangarzia a bildua gmail.com]
> Sent: jueves, 19 de febrero de 2015 8:51
> To: ItzuL
> Subject: Re: [itzul] big data
>
> Kaixo, Xabier:
>
> Inork erantzuten ez duenez, eta hoberik edo estandarragorik ezean, "eskerga" bururatzen zait nahikoa apropostzat. Bide batez, aspaldion erretiratuxe dagoen hitza (lapurterazko asko bezala egokitu daitezke bizkaierazkoak, ezta?) birplazaratzen lagundu genezake.
>
> 1. Enorme. "Ingente", "desmedido", "desmesurado", "descomunal" Lar. v. eskergabe (I, 4). Nun daukazu Durangoren / goarnizi[n]o eskargea. BBizk 30. Orrelako kulpa txiki bat gaitz zeñ eskergea dan. Cb Eg II 171s. Berneko erimen eskerge bat pariduten nagoala. (Gandara, carta a Larramendi, 1764). BAP 1966, 161. Ur aserrea / Mendi eskerkea. GavS 19. Neure soldauben billaukerija ain eskergia. Mg PAb 209. Deabruak betondoko eskerga bat emoeutsan. Añ EL1 13. Jaso ezin daben karga eskergiagaz. Astar II 15s. Egingo naz txibi eskergea. Zav Fab RIEV 1909, 34. Mendi eskargearen arrokan. Izt C 72. Pekatu guztiz eskergia. CatBus 24. Emakume eskerga, ezain, itxusi eta bildurgarri bat. Ur MarIl 65. Ots añ eskergea. AB AmaE 454. Mendi eskergak argitu doazan legez. La Abeja, Enero 1890, 56 (ap. DRA). Durangaldeko mendi eskerga tontortsu orrek. A LEItz 132. Zoritxar eskergeak. Zait Sof 141. Guda eskergak. Ib. 165. Pixu eskerga bat. Txill Let 104. Theresaren zorigabe eskergari bezperan aterbe eman zion. Mde HaurB 56. Uhin eskerge batek. Ib. 104. Makiña eskerga bat. Vill Jaink 44. Eskolea zan etxe eskerga ori. Erkiag BatB 17. Euskararen izaeraz [...] zabalkunde eskerga [...] egin zuen. MEIG VI 65.
>
>
> Xabier Artola Zubillaga<xabier.artola a bildua ehu.es> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko otsailak 18 10:42):
> Kaixo:
>
> Nola emango zenukete informatikan azken aldian hainbeste erabiltzen den "big data" terminoa?
>
> Hona ingelesezko wikipedian datorren definizioa:
>
> Big Data is a broad term for data sets so large or complex that they are difficult to process using traditional data processing applications.
>
> Gaztelaniaz, bere horretan uzten da normalean; "datos masivos" edo "datos a gran escala" ere proposatzen dituzte. Frantsesez, berriz, "megadonnées" erabiltzea gomendatzen du DGLFLFk (Délégation générale à la langue française et aux langues de France).
>
> Eskerrik asko,
>
> Xabier.
>
>
> ---
> This email is free from viruses and malware because avast! Antivirus protection is active.
> http://www.avast.com
>
>
> Lege oharra:
> Mezu hau eta bere eranskinak isilpekoak dira eta hartzaileari bakarrik zuzenduta daude. Hartzailea ez bazara, mesedez, jakinaraz iezaguzu (AFAren Erregistro Orokorra, Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz) eta mezua ezabatu ezazu. Baimenik gabe erabiltzea legez debekatuta dago. Lortutako datu pertsonalak erakunde honen fitxategien osagai dira. Datu horietarako sarbideaz edo haiek zuzentzeaz, ezeztatzeaz edo tratatzearen aurka egiteaz zalantzarik izatekotan, idatziz egin beharko da, nortasuna egiaztatuz.
>
> Aviso legal:
> Esta comunicación, con sus anexos, es confidencial y va dirigida únicamente a su destinatario. Si usted no lo fuera, le solicitamos que nos lo indique (Registro General de DFA, Plaza de la Provincia s/n, 01001 Vitoria-Gasteiz) y que la destruya. Su uso no autorizado está prohibido legalmente. Los datos personales obtenidos integran los ficheros de los que es titular esta Entidad; cualquier cuestión sobre el acceso, rectificación, cancelación u oposición al tratamiento de los mismos, será formulada por escrito, acreditando la identidad.
>
> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada
> No imprima este mensaje si no es imprescindible
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150219/48c127b0/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago