[itzul] big data

Ander Altuna-UEU a.altuna a bildua ueu.eus
Ast, Ots 19, 11:50:22, CET 2015


Sarean eskuragarri dagoen /Aurrera!Berrikuntzaren eta Teknologia Berrien 
dibulgaziozko buletin/ean 
(http://www.jusap.ejgv.euskadi.eus/contenidos/informacion/aurrera_aldizkaria/eu_cn_in_pu/adjuntos/aurrera_44_e.pdf): 
Big data = datu masiboak

«Datu masiboak» deritzon bigarren artikuluan, Big Data esaten zaion 
fenomenoaz jardungo dugu. Denok dakigunez, gero eta informazio gehiago 
dugu gure inguruan, eta enpresei ere hori bera gertatzen zaie. Hortaz, 
informazio hori guztia ongi kudeatu ezin izatea arazo larria izan 
daiteke. Artikulu honetan, kontzeptu horren mamiari helduko diogu, eta 
informazio horrekin guztiarekin zer egin dezakegun aztertuko.



az., 2015.eko otsren 18a 10:42(e)an, Xabier Artola Zubillaga igorleak 
idatzi zuen:
> Kaixo:
>
> Nola emango zenukete informatikan azken aldian hainbeste erabiltzen 
> den "big data" terminoa?
>
> Hona ingelesezko wikipedian datorren definizioa:
>
> Big Data is a broad term for data sets so large or complex that they 
> are difficult to process using traditional data processing applications.
>
> Gaztelaniaz, bere horretan uzten da normalean; "datos masivos" edo 
> "datos a gran escala" ere proposatzen dituzte. Frantsesez, berriz, 
> "megadonnées" erabiltzea gomendatzen du DGLFLFk (Délégation générale à 
> la langue française et aux langues de France).
>
> Eskerrik asko,
>
> Xabier.
>
>
> ---
> This email is free from viruses and malware because avast! Antivirus 
> protection is active.
> http://www.avast.com

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150219/d638feaa/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago