[itzul] big data

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
Ast, Ots 19, 11:54:08, CET 2015


"Masibo" hori, nire belarrian, gaztelaniazko anglizismotik kalkatua da,
nahiz, kasu horretan, "big" izan jatorrizkoa, eta ez

Ander Altuna-UEU<a.altuna a bildua ueu.eus> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
otsailak 19 11:50):

>  Sarean eskuragarri dagoen *Aurrera!Berrikuntzaren eta Teknologia Berrien
> dibulgaziozko buletin*ean (
> http://www.jusap.ejgv.euskadi.eus/contenidos/informacion/aurrera_aldizkaria/eu_cn_in_pu/adjuntos/aurrera_44_e.pdf):
> Big data = datu masiboak
>
>  «Datu masiboak» deritzon bigarren artikuluan, Big Data esaten zaion
> fenomenoaz jardungo dugu. Denok dakigunez, gero eta informazio gehiago dugu
> gure inguruan, eta enpresei ere hori bera gertatzen zaie. Hortaz,
> informazio hori guztia ongi kudeatu ezin izatea arazo larria izan daiteke.
> Artikulu honetan, kontzeptu horren mamiari helduko diogu, eta informazio
> horrekin guztiarekin zer egin dezakegun aztertuko.
>
>
>
> az., 2015.eko otsren 18a 10:42(e)an, Xabier Artola Zubillaga igorleak
> idatzi zuen:
>
> Kaixo:
>
> Nola emango zenukete informatikan azken aldian hainbeste erabiltzen den
> "big data" terminoa?
>
> Hona ingelesezko wikipedian datorren definizioa:
>
> Big Data is a broad term for data sets so large or complex that they are
> difficult to process using traditional data processing applications.
>
> Gaztelaniaz, bere horretan uzten da normalean; "datos masivos" edo "datos
> a gran escala" ere proposatzen dituzte. Frantsesez, berriz, "megadonnées"
> erabiltzea gomendatzen du DGLFLFk (Délégation générale à la langue
> française et aux langues de France).
>
> Eskerrik asko,
>
> Xabier.
>
>
> ---
> This email is free from viruses and malware because avast! Antivirus
> protection is active.
> http://www.avast.com
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150219/ba0beab2/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago