[itzul] Alferkeria sartu zait.
Rey Escalera, Fernando (Itzultzailea:NAO/BON)
fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es
Ost, Ots 25, 11:58:09, CET 2015
Aupa, Amaia.
Nik ez dut inoiz aditu, baina ez dit bat ere minik ematen hori aditzeak. Are qehiago, iruditzen zait ongi sortua dagoela, eta, irudi grafiko bat denez, are zilegiagoa dela kalkoa (ez kalko okerra kasu honetan, baizik eta egokia), baldin eta kalkoa bada.
Zer da "Me ha entrado la pereza"ren kalkoa?
Baina ez zait gaizki iruditzen. Gardena da
"Alferkeriak hartu nau, harrapatu nau". Igual hauek soinu hobea dute niretzat euskaraz, baina...
Ez nago seguru, baina ni ez nintzateke ausaratuko zuk diozun hori baztertzera.
Ah, Orain ikusi dut. Beti nago paperetan aldatzekotan baina, azken momentuan, alferkeria sartzen
zait (Ramón Saizarbitoria, Kandinskyren tradizioa).
Fernando
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150225/910868d3/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago