[itzul] Alferkeria sartu zait.
Mikel Etxebeste
Mikel_Etxebeste a bildua donostia.org
Ast, Ots 26, 15:20:22, CET 2015
Aurrekoez gain: "Hemen nabil alferkeriari emana" edo "Alferkeriari emana
nabil" erabil daitezkeela iruditzen zait.
Azpillagarenak dira hauek: "Alperkerian DABILEN batek ditu bere
desgraziak..."
Patxi Erauskin bertsolariak, berriz: "Isidro DABIL lanan igesi, alperkeria
RI EMANA..."
Txirritak alferkeriaz zer edo zer bazekiela erakutsi nahian edo, ondoko
hauek bota zituen:
Alperkeriyak bentzitu zuan,
aztu zitzaion lanian
golfo guziyen kapitan zegon
Kaliforniya danian
Nork: "Rey Escalera, Fernando (Itzultzailea:NAO/BON)"
<fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es>
Nori: 'Amaia Lasheras' <amaiatxo a bildua yahoo.es>, 'ItzuL' <itzul a bildua postaria.com>
Data: 25/02/2015 12:03
Gaia: Re: [itzul] Alferkeria sartu zait.
Aupa, Amaia.
Nik ez dut inoiz aditu, baina ez dit bat ere minik ematen hori aditzeak.
Are qehiago, iruditzen zait ongi sortua dagoela, eta, irudi grafiko bat
denez, are zilegiagoa dela kalkoa (ez kalko okerra kasu honetan, baizik
eta egokia), baldin eta kalkoa bada.
Zer da “Me ha entrado la pereza”ren kalkoa?
Baina ez zait gaizki iruditzen. Gardena da
“Alferkeriak hartu nau, harrapatu nau”. Igual hauek soinu hobea dute
niretzat euskaraz, baina...
Ez nago seguru, baina ni ez nintzateke ausaratuko zuk diozun hori
baztertzera.
Ah, Orain ikusi dut. Beti nago paperetan aldatzekotan baina, azken
momentuan, alferkeria sartzen
zait (Ramón Saizarbitoria, Kandinskyren tradizioa).
Fernando
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150226/de1081c6/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago