[itzul] Transkripzioak direla eta
sayago.ja a bildua aju.ej-gv.es
sayago.ja a bildua aju.ej-gv.es
As, Urt 13, 14:24:10, CET 2015
Nik hori zehazki dagoen-dagoenean utziko nuke, eta erdarazko probintzialismoak eta, ateraratzen direnean ere bai. Esan dezakezu agian ez dela txoko bateko hizkera, baizik eta gaizki jarritako hitz bat. Orduan beti daukazu (sic) ipintzeko aukera.
Bide batez, urte berri on ere zuri
De: Patricia Jorge Kuartango [mailto:kuartango a bildua gmail.com]
Enviado el: martes, 13 de enero de 2015 11:56
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Transkripzioak direla eta
Kaixo guztioi, eta, bide batez, urte berri on!
Joan den urteko azken osoko bilkuran izandako zenbait parte-hartze transkribatzen gabiltza, eta zalantza (oinarri-oinarrizkoa, egia esan) sortu zaigu, adibidez, esaldi honekin:
"Hurrengo puntura pasau baino lehenago, eskaerak eta galderak puntua, hain zuzen ere, esatea hile honetan, ROMek dakarrenez, (...)"
Horrelakoetan, zer egin "pasau", "hile" eta antzekoekin? Alkateak horixe esan bazuen ere, hitzok zuzendu, eta "pasatu" eta "hil" jaso beharko genuke, ez? Ala, transkripzioa denez, ahozkotasunari eutsi, eta bere horretan utzi beharko genituzke?
Milesker!
Patricia
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150113/1d752784/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago