[itzul] Transkripzioak direla eta

Patricia Jorge Kuartango kuartango a bildua gmail.com
Ast, Urt 15, 08:18:54, CET 2015


Milesker Begoņa, Gotzon eta Jon (aspaldiko!).

Irizpide orokorra, beraz, Begoņak eta Gotzonek adierazitakoa, hau da,
txarto esandakoak zuzentzea. Bat gatoz.

Ondo izan,


<sayago.ja a bildua aju.ej-gv.es> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko urtarrilak 13
14:24):

> Nik hori zehazki dagoen-dagoenean utziko nuke, eta erdarazko
> probintzialismoak eta, ateraratzen direnean ere bai. Esan dezakezu agian ez
> dela txoko bateko hizkera, baizik eta gaizki jarritako hitz bat. Orduan
> beti daukazu (sic) ipintzeko aukera.
>
>
>
> Bide batez, urte berri on ere zuri
>
>
>
> *De:* Patricia Jorge Kuartango [mailto:kuartango a bildua gmail.com]
> *Enviado el:* martes, 13 de enero de 2015 11:56
> *Para:* ItzuL
> *Asunto:* [itzul] Transkripzioak direla eta
>
>
>
> Kaixo guztioi, eta, bide batez, urte berri on!
>
> Joan den urteko azken osoko bilkuran izandako zenbait parte-hartze
> transkribatzen gabiltza, eta zalantza (oinarri-oinarrizkoa, egia esan)
> sortu zaigu, adibidez, esaldi honekin:
>
> "Hurrengo puntura *pasau* baino lehenago, eskaerak eta galderak puntua,
> hain zuzen ere, esatea *hile* honetan, ROMek dakarrenez, (...)"
>
> Horrelakoetan, zer egin "pasau", "hile" eta antzekoekin? Alkateak horixe
> esan bazuen ere, hitzok zuzendu, eta "pasatu" eta "hil" jaso beharko
> genuke, ez? Ala, transkripzioa denez, ahozkotasunari eutsi, eta bere
> horretan utzi beharko genituzke?
>
>
>
> Milesker!
>
> Patricia
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150115/aa66e356/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago