[itzul] Kanpoko izen berezien deklinabidea, -y edo -w amaierako diptongoetan
Agurtzane Mallona
agurtzane.mallona a bildua deusto.es
Ost, Urt 14, 15:33:00, CET 2015
Arrasti on denoi!
Zalantza sortu zaigu atzerriko izen berezien deklinabidea dela eta, hain
zuzen, amaiera -y edo -w amaieradun diptongoa dutenean. Esaterako, Murray
eta Maslow. Zelan deklinatuko zenituzkete, bokal amaieradun moduan ala
kontsonante amaieradun moduan?
Murrayk ala Murrayek? Maslowk ala Maslowek? Goooglen aurkitu ditugun
adibideetan, gehienetan kontsonante amaieradun moduan agertzen da.
Laguntzerik bai?
Mila esker aldez aurretik.
--
Agurtzane Mallona
Itzulpen Zerbitzua
Deustuko Unibertsitatea
Tel.: 944 139 177, luz.: 2926
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150114/53d809a0/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago