[itzul] Transkripzioak direla eta

Patricia Jorge Kuartango kuartango a bildua gmail.com
Ast, Urt 15, 11:28:31, CET 2015


Eskerrik asko zure ekarpenagatik, Ander. Oso interesgarria.

"Esatea" aditzarekin ere zalantza izan genuen, bai; baina tira, "balekoa"
iruditu zitzaigun, eta ez genuen zuzendu nahi izan. Agian, zuzendu behar
genukeen...

Ondo-ondo izan,



Irizar, Ander<airizar a bildua parlamentodenavarra.es> igorleak hau idatzi zuen
(2015(e)ko urtarrilak 15 10:57):

> Transkripzioen inguruko nire irudipenak azaltzera ausartuko naiz;
> irudipenak diot, ez dudalako gaia sakon aztertu (norbaitek izango du igual
> ikertua). Esango nuke transkripzioa itzulpen-mota bat dela: ahozko
> hizkuntzatik idatzizko hizkuntzarako itzulpena (eta, seguru asko, ez hori
> bakarrik). Eta, itzulpena den neurrian, itzulpenari buruz esan daitezkeen
> gauza gehientsuenak iruditzen zait esan daitezkeela transkripzioari buruz,
> bai eta itzulpenari aplika dakizkiokeen irizpide eta jokabide gehientsuenak
> aplikatu ere. Hori horrela bada, helburuari begiratu beharko diogu besteak
> beste. Kasu honetan, helburua ez da norbaiten hizkera jasotzea, baizik eta
> hark esan zuenaren edukia, eta, aukeran, hark esandakoaren modu bertsuan.
>
> Honaino, bost xentimoko planteamendu teorikoa. Hemendik aurrera,
> Nafarroako Parlamentuan gaur egun darabiltzagun transkripzio-irizpideak;
> “gaur egun” diot, denboran zehar ere izan baititugu gorabeheratxoak. Nahiz
> eta era guztietako koskak sortzen diren transkripzio-lanetan (langintza
> honetan ibili den edonork ederki jakingo du hori), labur adierazita, hauek
> dira betetzen saiatzen garen irizpideak:
>
> - lexikoa: ahal den neurrian, gorde.
>
> Adibidez, Orotarikoan agertzen bada, edo Ereduzko Prosan, edota bestelako
> korpusen batean, guk utzi egiten dugu, baita esanahiaren aldetik ez bada
> akademikoki zuzen-zuzena ere; esate baterako, azkenaldi honetan,
> “emendakin” bere horretan uzten dugu, nahiz eta Hiztegi Batuan esanahi hori
> gaitzetsi egiten den (emendakin iz. 'eranskina'; ez du gaztelaniazko
> *enmienda* adierazten); izan ere, erabilera hor egon da (ik. Orotarikoa)
> eta… hor dago
> <http://www.ehu.eus/ehg/cgi/epd/bilatu10.pl?s=&S=&o=1&h=1&z=&c-04-08=04-08&c-09-13=09-13&n=bietan&k1=1&m1=lema&h1=emendakin&f1=&d2=1&m2=lema&h2=&f2=&d3=1&m3=lema&h3=&f3=&d4=1&m4=lema&h4=&f4=&d5=1&m5=lema&h5=&f5=>
> .
>
> - ortografia: zuzendu.
>
> Aurreko adibidea baliatuz, hizlariak “enmendakin” ahoskatzen badu ere,
> “emendakin” jartzen dugu.
>
> - morfosintaxia: zuzendu, onargarritasun gutxienekoaren mugaraino
> behintzat bai (esango nuke onargarritasun gutxieneko hori, batzuetan –ez
> beti–, ulergarritasun gutxienekoak ezartzen duela); muga hori ez da
> zehatz-zehatza noski (Patriciak ekarri zuen adibidean, “esatea” hori nik
> aldatu egingo nuke, eta “esan behar da” jarri, baina eztabaidagarria izan
> daiteke igual).
>
>
>
> Beraz, galdera eragin zuen esaldia adibide gisa hartuta, nik honelatsu
> transkribatuko nuke:
>
> “Hurrengo puntura pasatu baino lehenago, eskaeren eta galderen puntura
> hain zuzen, esan behar da hil honetan…”
>
>
>
> Ander Irizar
>
> Nafarroako Parlamentua
>
>
>
>
>
> *From:* Patricia Jorge Kuartango [mailto:kuartango a bildua gmail.com]
> *Sent:* martes, 13 de enero de 2015 11:56
> *To:* ItzuL
> *Subject:* [itzul] Transkripzioak direla eta
>
>
>
> Kaixo guztioi, eta, bide batez, urte berri on!
>
> Joan den urteko azken osoko bilkuran izandako zenbait parte-hartze
> transkribatzen gabiltza, eta zalantza (oinarri-oinarrizkoa, egia esan)
> sortu zaigu, adibidez, esaldi honekin:
>
> "Hurrengo puntura *pasau* baino lehenago, eskaerak eta galderak puntua,
> hain zuzen ere, esatea *hile* honetan, ROMek dakarrenez, (...)"
>
> Horrelakoetan, zer egin "pasau", "hile" eta antzekoekin? Alkateak horixe
> esan bazuen ere, hitzok zuzendu, eta "pasatu" eta "hil" jaso beharko
> genuke, ez? Ala, transkripzioa denez, ahozkotasunari eutsi, eta bere
> horretan utzi beharko genituzke?
>
>
>
> Milesker!
>
> Patricia
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150115/2c32a3b1/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago