[itzul] Kanpoko izen berezien deklinabidea, -y edo -w amaierako diptongoetan

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.eus
Ost, Urt 14, 15:52:22, CET 2015


            EiTBren estilo-libururako (ofizial egin ez dena), bokaltzat hartzea pentsatu genuen:

e)  Izenen amaieretako -y, -w eta -ah grafiak bokalak dira egiaz, hitzarmen grafikoak gorabehera.
   Horrenbestez, egiazko bokal-amaierei dagokien moduan deklinatuko dira:

            Hannah Hannahrekin                  [hanarekin] ahoskera dagokio
            Andrew             Andrewk                        [andriuk] ahoskera dagokio
            Johnny             Johnnyri                        [joniri] ahoskera dagokio


Asier Larrinaga Larrazabal


From: Agurtzane Mallona [mailto:agurtzane.mallona a bildua deusto.es]
Sent: Wednesday, January 14, 2015 3:33 PM
To: ItzuL
Subject: [itzul] Kanpoko izen berezien deklinabidea, -y edo -w amaierako diptongoetan

Arrasti on denoi!
Zalantza sortu zaigu atzerriko izen berezien deklinabidea dela eta, hain zuzen, amaiera -y edo -w amaieradun diptongoa dutenean. Esaterako, Murray eta Maslow. Zelan deklinatuko zenituzkete, bokal amaieradun moduan ala kontsonante amaieradun moduan?
Murrayk ala Murrayek? Maslowk ala Maslowek? Goooglen aurkitu ditugun adibideetan, gehienetan kontsonante amaieradun moduan agertzen da. Laguntzerik bai?
Mila esker aldez aurretik.

--
Agurtzane Mallona
Itzulpen Zerbitzua
Deustuko Unibertsitatea
Tel.: 944 139 177, luz.: 2926
 
<http://www.eitb.eus/es/television/programas/el-conquistador/>
<http://www.eitb.eus/es/television/programas/el-conquistador/>
 
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150114/2b59c7b0/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago