[itzul] Facilitar - Facilitador(a)

Ander Altuna-UEU a.altuna a bildua ueu.eus
Ast, Urt 15, 11:45:52, CET 2015


  * Bideratzaile (bideratu, bideratze)


EHUskaratuak Itzulpenen Kontsultan (http://ehuskaratuak.ehu.es/bilaketa/)


Cicileo, G. eta beste: /IPv6 para todos/ (2009). Itzultzailea: Elhuyar 
Fundazioa, Iza, I.: /IPv6 nonahi baliatzeko gidaliburua/ (2011) ◊ Euskal 
Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua ◊ Begirale teknikoa: 
Huarte, M. ◊ hizkuntza-begiralea: Igerabide, J.K.


Interneti buruzko informazio teknikoki fidagarri eta objektiboaren truke 
globalerako zentroa, hezkuntza-hornitzailea eta Internetekin 
erlazionatuak dauden mundu osoko ekimenen *bideratzaile* eta 
koordinatzailea da ISOC.


Gómez Expósito, A. (koordinatzailea): /Análisis y operación de sistemas 
de energía eléctrica/ (2002). Itzultzailea: Elhuyar Fundazioa, Urresti, 
I. eta Imaz, I: /Energia elektrikoaren sistemen analisia eta operazioa/ 
(2010) ◊ Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua ◊ Begirale 
teknikoa: Albizu, I. ◊ hizkuntza-begiralea: Makazaga, J.M.


Merkatu-operadorea salerosketen "*bideratzaile*" gisa ulertu behar dugu, 
jarduera elektriko bat egiten duen erakunde gisa baino gehiago.


Ruiz Bikandi, U. (argitaratzailea): /Didáctica de la segunda lengua en 
educación infantil y primaria/ (2000). Itzultzailea: Iñurrieta, I.: 
/Bigarren hizkuntzaren didaktika Haur eta Lehen Hezkuntzan/ (2010) ◊ 
Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua ◊ Begirale teknikoa: 
Ruiz Bikandi, U. ◊ hizkuntza-begiralea: Igerabide, J.K.


Komunikazio-prozesua *bideratzen* du, partaideen zereginak eta testuak, 
premiak analizatzen ditu, aholkularia da, prozesuaren antolatzailea.


Bestalde, ikuspegi komunikatiboak irakaslearentzat eta ikaslearentzat 
dakarren rol-aldaketa azpimarratu dute halako planteamenduek: irakaslea 
premien ebaluatzaile eta ikaskuntzarako baldintza eta bitartekoen 
*bideratzaile* gisa ageri da; ikasleak, berriz, askoz egiteko aktiboagoa 
hartzen du bere ikaskuntzan eta kideenean.


Hernández, F. eta Ventura, M.: /La organización del currículum por 
proyectos de trabajo. El conocimiento es un calidoscopio/ (2008). 
Itzultzailea: Elhuyar Fundazioa, Lazkano, G. eta Etxeberria, E.: 
/Curriculuma lan-proiektuen bidez nola antolatu. Ezagutza kaleidoskopio 
bat da/ (2010) ◊ Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua ◊ 
Begirale teknikoa: Jimenez de Aberasturi, O. ◊ hizkuntza-begiralea: 
Roque, I.


Baina, batez ere, ikusten dute haiek ere badutela ikasten duten horretan 
erantzukizuna, ezin dutela modu pasiboan espero irakasleak erantzun 
guztiak izango eta ebazpen guztiak emango dituela, zeren eta, esan dugun 
bezala, irakaslearen egitekoa ikaskuntza *bideratzea* baita eta, 
sarritan, hura ere beste ikasle bat baita.


Hemen, nabarmen geratzen da irakasleen funtzio *bideratzailea*, batez 
ere informazioa ikaskuntza-material -xede kritiko eta gogoetazkoa duen 
material- bihurtzeko gaitasuna dutelako.


Taberner, J.: /Sociología y educación. El sistema educativo en 
sociedades modernas: funciones, cambios y conflictos/ (2008). 
Itzultzailea: Elhuyar Fundazioa, Azkue, E. eta Petrirena, P.: 
/Soziologia eta hezkuntza/ (2009) ◊ Euskal Herriko Unibertsitateko 
Argitalpen Zerbitzua ◊ Begirale teknikoa: Berrio-Otxoa, K. eta Olazaran, 
M. ◊ hizkuntza-begiralea: Roque, I.


Azken kasu horretan (BEBI haurrak), gurasoek eraginaren parte bat galdu 
dute, eta irakaslea, hein handi batean, *bideratzaile *bat da, eskolan 
berdinen taldeen ekimenak bultzatzen dituena.




og., 2015.eko urtren 15a 11:22(e)an, maite darceles igorleak idatzi zuen:
> Kaixo,
> Ingelesezko Facilitate - Facilitator gazteleraz 
> Facilitar-Facilitador(a) ematen dira. Euskaraz, aditza "Erraztu" dela 
> ez dut zalantzarik, hainbat lekutan ikusi dut.
>
> Baina, pertsona, funtzioa (edo elementua)? "Erraztaile" izan daiteke, 
> ezta? Hiztegietan ez dut aurkitzen, baina noizpait horrela erabili dut 
> eta googlen 309 emaitza ematen ditu hitz horrek. Fazilitatzaile-k ez 
> du emaitzarik ematen eta Fazilitadore-k, berriz, 70.
>
>
> Maite Darceles mdarceles a bildua hobest.es <mailto:mdarceles a bildua hobest.es> • 
> www.hobest.es <http://www.hobest.es> • maitedarceles.blogspot.com 
> <http://maitedarceles.blogspot.com> Facebook 
> <http://www.facebook.com/maite.darceles> Twitter 
> <https://twitter.com/maitheda> LinkedIn 
> <http://www.linkedin.com/profile/view?id=50790045&trk=hb_tab_pro_top> 
> Scoop.It 
> <http://www.scoop.it/t/hezkuntza-eraldatzen-transformando-la-educacion>Hobest 
> <http://hobest.es>
>
>

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150115/5b554873/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago