[itzul] Facilitar - Facilitador(a)

maite darceles mdarceles a bildua hobest.es
Or, Urt 16, 14:53:10, CET 2015


Mila esker bioi. Bai, bideratzaile ere erabiltzen dut, baina batzuetan
erraztaileren ñabardura beharrezko zait... Ez ditut erabateko sinonimo
bezala ikusten; kasu askotan bai, baina ez beti. Ahalbide(ra)tzaile,
berriz, berria egin zait.
Mila esker, ba, eta ondo izan,
Maite


Maite Darceles  mdarceles a bildua hobest.es • www.hobest.es •
maitedarceles.blogspot.com  [image: Facebook]
<http://www.facebook.com/maite.darceles> [image: Twitter]
<https://twitter.com/maitheda> [image: LinkedIn]
<http://www.linkedin.com/profile/view?id=50790045&trk=hb_tab_pro_top> [image:
Scoop.It]
<http://www.scoop.it/t/hezkuntza-eraldatzen-transformando-la-educacion> [image:
Hobest] <http://hobest.es>



Ander Altuna-UEU<a.altuna a bildua ueu.eus> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
urtarrilak 15 11:45):

>
>    - Bideratzaile (bideratu, bideratze)
>
>
> EHUskaratuak Itzulpenen Kontsultan (http://ehuskaratuak.ehu.es/bilaketa/)
>
>
> Cicileo, G. eta beste: *IPv6 para todos* (2009). Itzultzailea: Elhuyar
> Fundazioa, Iza, I.: *IPv6 nonahi baliatzeko gidaliburua* (2011) ◊ Euskal
> Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua ◊ Begirale teknikoa: Huarte,
> M. ◊ hizkuntza-begiralea: Igerabide, J.K.
>
>
>  Interneti buruzko informazio teknikoki fidagarri eta objektiboaren truke
> globalerako zentroa, hezkuntza-hornitzailea eta Internetekin erlazionatuak
> dauden mundu osoko ekimenen *bideratzaile* eta koordinatzailea da ISOC.
>
>
>  Gómez Expósito, A. (koordinatzailea): *Análisis y operación de sistemas
> de energía eléctrica* (2002). Itzultzailea: Elhuyar Fundazioa, Urresti,
> I. eta Imaz, I: *Energia elektrikoaren sistemen analisia eta operazioa*
> (2010) ◊ Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua ◊ Begirale
> teknikoa: Albizu, I. ◊ hizkuntza-begiralea: Makazaga, J.M.
>
>
>  Merkatu-operadorea salerosketen "*bideratzaile*" gisa ulertu behar dugu,
> jarduera elektriko bat egiten duen erakunde gisa baino gehiago.
>
>
>  Ruiz Bikandi, U. (argitaratzailea): *Didáctica de la segunda lengua en
> educación infantil y primaria* (2000). Itzultzailea: Iñurrieta, I.: *Bigarren
> hizkuntzaren didaktika Haur eta Lehen Hezkuntzan* (2010) ◊ Euskal Herriko
> Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua ◊ Begirale teknikoa: Ruiz Bikandi, U.
> ◊ hizkuntza-begiralea: Igerabide, J.K.
>
>
>  Komunikazio-prozesua *bideratzen* du, partaideen zereginak eta testuak,
> premiak analizatzen ditu, aholkularia da, prozesuaren antolatzailea.
>
>
>  Bestalde, ikuspegi komunikatiboak irakaslearentzat eta ikaslearentzat
> dakarren rol-aldaketa azpimarratu dute halako planteamenduek: irakaslea
> premien ebaluatzaile eta ikaskuntzarako baldintza eta bitartekoen
> *bideratzaile* gisa ageri da; ikasleak, berriz, askoz egiteko aktiboagoa
> hartzen du bere ikaskuntzan eta kideenean.
>
>
>  Hernández, F. eta Ventura, M.: *La organización del currículum por
> proyectos de trabajo. El conocimiento es un calidoscopio* (2008).
> Itzultzailea: Elhuyar Fundazioa, Lazkano, G. eta Etxeberria, E.: *Curriculuma
> lan-proiektuen bidez nola antolatu. Ezagutza kaleidoskopio bat da* (2010)
> ◊ Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua ◊ Begirale teknikoa:
> Jimenez de Aberasturi, O. ◊ hizkuntza-begiralea: Roque, I.
>
>
>  Baina, batez ere, ikusten dute haiek ere badutela ikasten duten horretan
> erantzukizuna, ezin dutela modu pasiboan espero irakasleak erantzun guztiak
> izango eta ebazpen guztiak emango dituela, zeren eta, esan dugun bezala,
> irakaslearen egitekoa ikaskuntza *bideratzea* baita eta, sarritan, hura
> ere beste ikasle bat baita.
>
>
>  Hemen, nabarmen geratzen da irakasleen funtzio *bideratzailea*, batez
> ere informazioa ikaskuntza-material -xede kritiko eta gogoetazkoa duen
> material- bihurtzeko gaitasuna dutelako.
>
>
>  Taberner, J.: *Sociología y educación. El sistema educativo en
> sociedades modernas: funciones, cambios y conflictos* (2008).
> Itzultzailea: Elhuyar Fundazioa, Azkue, E. eta Petrirena, P.: *Soziologia
> eta hezkuntza* (2009) ◊ Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen
> Zerbitzua ◊ Begirale teknikoa: Berrio-Otxoa, K. eta Olazaran, M. ◊
> hizkuntza-begiralea: Roque, I.
>
>
>  Azken kasu horretan (BEBI haurrak), gurasoek eraginaren parte bat galdu
> dute, eta irakaslea, hein handi batean, *bideratzaile *bat da, eskolan
> berdinen taldeen ekimenak bultzatzen dituena.
>
>
>
> og., 2015.eko urtren 15a 11:22(e)an, maite darceles igorleak idatzi zuen:
>
> Kaixo,
> Ingelesezko Facilitate - Facilitator gazteleraz Facilitar-Facilitador(a)
> ematen dira. Euskaraz, aditza "Erraztu" dela ez dut zalantzarik, hainbat
> lekutan ikusi dut.
>
>  Baina, pertsona, funtzioa (edo elementua)? "Erraztaile" izan daiteke,
> ezta? Hiztegietan ez dut aurkitzen, baina noizpait horrela erabili dut eta
> googlen 309 emaitza ematen ditu hitz horrek. Fazilitatzaile-k ez du
> emaitzarik ematen eta Fazilitadore-k, berriz, 70.
>
>
>  Maite Darceles  mdarceles a bildua hobest.es • www.hobest.es •
> maitedarceles.blogspot.com  [image: Facebook]
> <http://www.facebook.com/maite.darceles> [image: Twitter]
> <https://twitter.com/maitheda> [image: LinkedIn]
> <http://www.linkedin.com/profile/view?id=50790045&trk=hb_tab_pro_top> [image:
> Scoop.It]
> <http://www.scoop.it/t/hezkuntza-eraldatzen-transformando-la-educacion> [image:
> Hobest] <http://hobest.es>
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150116/18d58771/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago