[itzul] HAPO edo HAPN?

Jabier Zabaleta euskara a bildua orio.eus
Al, Urt 19, 14:49:36, CET 2015


Egun on, Imanol.

Uste dut HAPN erabiltzea beste erremediorik ez duzula, bedeinkazio guztiekin azaltzen baita Euskaltermen:

http://www.euskara.euskadi.net/r59-15172x/eu/q91EusTermWar/kontsultaJSP/q91aAction.do

Termino normalizatu/gomendatu gisa agertzen da.

Ondo-ondo bizi.

Jabier Zabaleta
Orioko Udaleko euskara teknikaria
euskara a bildua orio.eus<mailto:euskara a bildua orio.eus>
943 830 346 —>8





El 2015 urt. 18, a les 07:37, Imanol Azkue <ateki a bildua hotmail.es<mailto:ateki a bildua hotmail.es>> va escriure:

Egun on!
Gaztelaniazko PGOU (Plan General de Ordenación Urbana) euskaraz bi modutan ageri zait: HAPO eta HAPN. Euskaltermen HAPN dago, hiri-antolamendurako plan nagusi. Baina sarean begiratuta, HAPO (hiri-antolamendurako plan orokor) ere azaltzen da, eta irakurgarriagoa/esangarriagoa ere bada. Gainera, siglen atzean dagoena ez da beti berdin adierazten: hiria antolatzeko, hiri-antolaketarako, hiri-antolamendurako...
Nola erabiltzen duzue? Zeinek dauka indar handiagoa? Zein erabiliko dut?
Mila esker aldez aurretik.

Imanol


________________________________
Hemendik aurrera nire posta elektronikoak .eus domeinua izango du. Hori dela eta, nire posta elektroniko berria zure kontaktuetan gordetzea gomendatzen dizut. Oraingoz, bi domeinuak indarrean mantenduko dira.
A partir de ahora mi correo electrónico tendrá el dominio .eus y en consecuencia, le recomiendo que guarde mi nueva dirección electrónica en sus contactos. De momento convivirán los dos dominios.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150119/aeb0279d/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago