[itzul] HAPO edo HAPN?
Imanol Azkue
ateki a bildua hotmail.es
Iga, Urt 18, 07:37:26, CET 2015
Egun on!
Gaztelaniazko PGOU (Plan General de Ordenación Urbana) euskaraz bi modutan ageri zait: HAPO eta HAPN. Euskaltermen HAPN dago, hiri-antolamendurako plan nagusi. Baina sarean begiratuta, HAPO (hiri-antolamendurako plan orokor) ere azaltzen da, eta irakurgarriagoa/esangarriagoa ere bada. Gainera, siglen atzean dagoena ez da beti berdin adierazten: hiria antolatzeko, hiri-antolaketarako, hiri-antolamendurako...
Nola erabiltzen duzue? Zeinek dauka indar handiagoa? Zein erabiliko dut?
Mila esker aldez aurretik.
Imanol
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150118/cec4b9e6/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago