[itzul] HAPO edo HAPN?

"IBAÑEZ SAN ROMAN, Iñaki" iibanez a bildua gipuzkoa.eus
Al, Urt 19, 15:24:01, CET 2015


Bat nator Jabierrekin.

Dena dela, (4) zenbakia eta Eu ikurra "Laburtzapenak" arloan dauzka (2009) "HAPN - hiri-antolamendurako plan nagusi" terminoak.

Zeren "Eraikuntza eta hirigintza" arloan, berriz, "hiri-antolamenduko plan orokor" ageri baita (2008), halako markarik gabe, noski, nahiz eta definizioa eta guzti daukan.

Biak batera oso ondo ikusten dira gaztelaniatik "plan general de ordenación urbana" galdetuta.

http://www.euskara.euskadi.net/r59-15172x/eu/q91EusTermWar/kontsultaJSP/q91aAction.do

Uste dut Euskaltermeko arduradunek fitxa zaharra berritu egin beharko luketela, nahasbiderik ez sortzeko.

Asko eskatzea ez bada, behintzat!


Iñaki

________________________________
Nork: Jabier Zabaleta [mailto:euskara a bildua orio.eus]
Bidaltze-data: lunes, 19 de enero de 2015 14:50
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] HAPO edo HAPN?

Egun on, Imanol.

Uste dut HAPN erabiltzea beste erremediorik ez duzula, bedeinkazio guztiekin azaltzen baita Euskaltermen:

http://www.euskara.euskadi.net/r59-15172x/eu/q91EusTermWar/kontsultaJSP/q91aAction.do

Termino normalizatu/gomendatu gisa agertzen da.

Ondo-ondo bizi.

Jabier Zabaleta
Orioko Udaleko euskara teknikaria
euskara a bildua orio.eus<mailto:euskara a bildua orio.eus>
943 830 346 ->8





El 2015 urt. 18, a les 07:37, Imanol Azkue <ateki a bildua hotmail.es<mailto:ateki a bildua hotmail.es>> va escriure:

Egun on!
Gaztelaniazko PGOU (Plan General de Ordenación Urbana) euskaraz bi modutan ageri zait: HAPO eta HAPN. Euskaltermen HAPN dago, hiri-antolamendurako plan nagusi. Baina sarean begiratuta, HAPO (hiri-antolamendurako plan orokor) ere azaltzen da, eta irakurgarriagoa/esangarriagoa ere bada. Gainera, siglen atzean dagoena ez da beti berdin adierazten: hiria antolatzeko, hiri-antolaketarako, hiri-antolamendurako...
Nola erabiltzen duzue? Zeinek dauka indar handiagoa? Zein erabiliko dut?
Mila esker aldez aurretik.

Imanol


________________________________
Hemendik aurrera nire posta elektronikoak .eus domeinua izango du. Hori dela eta, nire posta elektroniko berria zure kontaktuetan gordetzea gomendatzen dizut. Oraingoz, bi domeinuak indarrean mantenduko dira.
A partir de ahora mi correo electrónico tendrá el dominio .eus y en consecuencia, le recomiendo que guarde mi nueva dirección electrónica en sus contactos. De momento convivirán los dos dominios.

________________________________
Hemendik aurrera nire posta elektronikoak .eus domeinua izango du. Hori dela eta, nire posta elektroniko berria zure kontaktuetan gordetzea gomendatzen dizut. Oraingoz, bi domeinuak indarrean mantenduko dira.
A partir de ahora mi correo electrónico tendrá el dominio .eus y en consecuencia, le recomiendo que guarde mi nueva dirección electrónica en sus contactos. De momento convivirán los dos dominios.

________________________________
Hemendik aurrera nire posta elektronikoak .eus domeinua izango du. Hori dela eta, nire posta elektroniko berria zure kontaktuetan gordetzea gomendatzen dizut. 2015 martxoaren 31a arte bi domeinuak indarrean mantenduko dira.

A partir de ahora mi correo electrónico tendrá el dominio .eus y en consecuencia, le recomiendo que guarde mi nueva dirección electrónica en sus contactos. Los dos dominios convivirán hasta el 31 de marzo de 2015.

Gipuzkoan

euskaraz bizi eta lan egiten dugu
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150119/5ba9adde/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago