[itzul] Fw: Wordfast
Ana Morales
ana_isa_morales a bildua yahoo.com
Ost, Uzt 29, 09:48:09, CEST 2015
Mezu hau bidali nuen zerrendara uztailaren 20an, baina antza ez zen heldu.----------------------------------------------------------------------------------------------
Kaixo guztioi:
Orain dela hilabete beheko kontsulta bidali nizuen. Ez dira bakarrik galderak eta jakin minak partekatu behar, erantzunak eta informazioa ere partekatu behar dira kolegen artean. Beraz, horra hilabete honetan atera ditudan ondorioak:
Ikusi dudanez, nik azaldutako arazoak ez dira ezezagunak itzultzaile askorentzat, baina bai ordea —eta horrexek harritzen nau— ez aipatuak, edo hori iruditzen zait niri behintzat.
Esan didatenez, tamaina horretako memoria bat (300.000 TU) 5-6 itzultzailek sarean partekatzeak arazo (eta oinaze moral) nazkagarri horiek dakartza beti (zeresanik ez, gehiagok partekatzen badute). Itzultzaile batzuen soluzioa: bakoitzak memoria handia bere disko gogorrean kopiatzea goizero-goizero, eta gero dokumentu itzuliak sarean dagoen memoria horretara garbitzea. Asko miresten ditut eragozpenei aurre egiteko irtenbide irudimentsuak sortzen dituzten pertsonak, baina kasu honetan esan behar dut:
1) Absurdoa iruditzen zaidala itzultzaile talde baten barne koherentzia bermatzeko sortua den tresna batek erabiltzaileak behartzea zertara eta bakarka lan egitera, partekatze hori bermatu ahal izateko! (Egun horretan aldi berean egiten ari diren TUak ez baitituzte partekatuko, hurrengo egunera arte ez baitituzte ikusiko; beti ibiliko dira egun bateko atzerapenarekin).
2) Beste barik, iruzurra iruditzen zait, iruzur gorria: Wordfast en web orrian ziurtatzen da 20 itzultzailek 500.000 TU parteka ditzaketela, edo nik —eta nire lankideek— oso txarto interpretatu dugu hor esaten dena, eta orduan zuzendu nazazue, mesedez (baina orduan ez da hain garbi adierazita egongo, eta publizitate engainagarria izango da, onenean). Eta gezurra esatea oso txarto dago, batez ere lizentzia bat ordaintzen ari zarenean, baina askoz larriagoa da diru hori publikoa denean (gure kasuan bezala).
| |
| | | | | |
| WordfastWordfast,memoria de traducción,yves,champollion,yves champollion |
| |
| View on www.wordfast.net | Preview by Yahoo |
| |
| |
3) Txundigarria iruditzen zait WF hainbeste erabiltzen den herri batean inork ezer ez aipatzea arazo honetaz. Nik idatzita ez dut ezer ikusi, eta erantzun idatzirik ere ez zen heldu posta zerrenda honetara.
Hauxe da kontatzeko neukana, inori balio badio. Eskerrik asko guztioi, batez ere erantzun didazuenoi.
ana
From: Ana Morales <ana_isa_morales a bildua yahoo.com>
To: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Thursday, June 25, 2015 1:15 PM
Subject: Wordfast
Kaixo aspaldiko, Itzulisteko kideok:
Galdera sinple eta aldi berean oso korapilotsu batekin nator, aspaldiko partez.
Wordfast erabiltzen duzuenok: 300.000 unitatetik gorako memoria badaukazue, eta bost lagunek edo gehiagok partekatzen baduzue, kide nauzue, oi lagunok. Kide al nauzue, halaber, amaigabeko arazo eta buruhaustetan? Hala nola: Wfek ez du ematen orain dela ordubete itzuli duzun unitate bat; behin eta berriro hasten da bere burua antolatzen zuk agindu barik; halako batean memoriako unitateen erdiak desagertzen dira (bai, horrela: 300.000 izatetik 100.000 —edo zero patatero— izatera pasatzen da) eta kopia batetik errekuperatu behar duzue memoria...
Gure bertsioa hau da: Wordfast classic v.6.10b
ana
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150729/ae0c7882/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago