[itzul] Fw: Wordfast

karlos del_olmo karlos_del_olmo a bildua donostia.eus
Ost, Uzt 29, 10:48:18, CEST 2015


a)  >Egun horretan aldi berean egiten ari diren TUak ez baitituzte 
partekatuko, hurrengo egunera arte ez baitituzte ikusiko; beti ibiliko 
dira egun bateko atzerapenarekin.

Ez dago zertan hurrengo eguna arte zain egonik. Memoria nagusia noiznahi 
erakar dezakezu zeure disko gogorrera. 

b) Partekatzeak zentzu handirik ez du (ene uste apalean) denok batera 
testu bereko zati bana itzultzen jardun ezean une jakin batean (esaldiok, 
gainera, elkarren antza izan behar, osterantzean, memoriak ez du 
laguntzen). 


Memoria handia partekatzeko unean, Wordfast Server aholkatzen dute: ( 
Wordfast Server (WFS) is a corporate solution that can store and serve 
very large TMs to Wordfast Pro and Wordfast Classic over the internet, or 
a LAN.Qualified network administrators/IT personnel will be able to deploy 
it without assistance.

Size: up to 1,000,000 Translation Units (TU) per single TM. You can create 
and maintain as many TMs as you need, in as many languages as you need. 
Note that Wordfast`s VLTM project can greatly enhance TM capacity if you 
have internet access. (1,000,000 TUs represent 20 years` work for a 
full-time translator.) 

Halere, noraezekoa da sarean dena kontrolpean izatea... eta hori ez da 
beti gertatzen (esaterako, noizetik noizera eguneratzen ditu sareko 
diskoak datuak? Badakizue indizeak sortzen dituena programak etengabe. 
Sareko diskoa Wferako baino ez da? Hainbat galdera...). 

Ez dut akziorik konpainian, hortaz, ez dut haien ararteko jardun behar. 
Baina gauzak ez dira beti errazak (ezta beste programa garestiago 
batzuekin ere). 

Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.eus
943483474
687409016






Nire eposta "donostia.eus" domeinura aldatu da. Hori dela eta, nire posta 
elektroniko berria zure kontaktu zerrendan eguneratzea aholkatuko nizuke. 


A partir de ahora mi correo electrónico cambia el dominio a "donostia.eus" 
y en consecuencia, le recomiendo que guarde mi nueva dirección electrónica 
en sus contactos.


Our domain name has been changed to "donostia.eus". Please update my email 
address in your contact list. Thank you..


Désormais, mon email change de domaine pour "donostia.eus". Merci de 
l'enregistrer directement dans votre carnet d'adresses.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150729/39ae36ac/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ez dago erabilgarri
Mota: image/gif
Tamaina: 18389 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150729/39ae36ac/attachment.gif>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago