[itzul] robledal isla, berriro
Kulturgintza
kulturgintza a bildua aek.org
Or, Eka 5, 10:34:32, CEST 2015
Kaixo:
Inork itzuli du inoiz "hacer una prueba en blanco"?
Kimikaren arloari dagokio...
og., 2015.eko ekaren 04a 17:42(e)an, Gotzon Egia igorleak idatzi zuen:
>
>> Urkabustaizko irla-hariztia ageri da interneten, ikerketa lan baten
>> itzulpenean. Dena den, gauzak gehiago nahastea bada ere, izendatu
>> nahi dena hariztia dela eta ez irla argitu duzue jadanik, baina irla
>> kalifikatzaile hori irla ote den argi al duzue? Zer da harizti-irla
>> bat, isolaturik den hariztia? hala balitz, ez ote da errazago hala
>> izendatzea? Zer dio ekartzen irla izen horrek?
>
> Bai, itxura guztia du asmakeria bat besterik ez dela. Urkabustaizko
> harizti horiek (haritzez gain, ametzak, erkametzak eta pagoak badira
> bertan) bakanduak daude, ez dute jarraipenik beste basoekin;
> horregatik otu zaio, baten bati «robledal isla» esatea.
>
> Begiratu arin bat eginda, ez du ematen beste hizkuntzetan halako
> esamolderik erabiltzen denik. Gaztelaniaz ere, «robledal(es) isla»
> begiratuta, erreferentzia zuzen guztiak Arabako lautadakoak dira.
> Beraz, termino ez den esamolde hori sasikoa dela esango nuke.
>
> Alfontso Mujikak argitu du, izatekotan, «harizti irla» behar duela.
> Nire zalantza da, ordea, gaztelaniaren eredua orpoz orpo hartu behar
> ote dugun.
>
> «Urkabustaizko harizti bakanduak, bakartuak, isolatuak». Zer du
> ulergaitz?
>
> --
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.eus
> 43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W
>
> ------------------------------------------------------------------------
> Hemendik aurrera nire posta elektronikoak .eus domeinua izango du.
> Hori dela eta, nire posta elektroniko berria zure kontaktuetan
> gordetzea gomendatzen dizut. Oraingoz, bi domeinuak indarrean
> mantenduko dira.
>
> A partir de ahora mi correo electrónico tendrá el dominio .eus y en
> consecuencia, le recomiendo que guarde mi nueva dirección electrónica
> en sus contactos. De momento convivirán los dos dominios.
>
> Gipuzkoan
>
> euskaraz bizi eta lan egiten dugu
--
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150605/6ca20500/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: kulturgintza a bildua aek.org.png
Mota: image/png
Tamaina: 35095 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150605/6ca20500/attachment.png>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago