[itzul] FW: Crowdfundig
maite darceles
mdarceles a bildua hobest.es
Ast, Mar 12, 19:15:46, CET 2015
Ze ideia ona, Ximon! Auzo-bilketa edo auzo-finantzaketa...
Auzolanaren kontuarekin ari garenez, Hondarribian (baserri giroan, behinik
behin) horretarako erabiltzen den hitz bat aipatu nahi nuke: pajina.
Ezagutzen duzue? Beste lekuetan erabiltzen ote da?
Dena den, iruditzen zait Iñigoren galdera auzo-finantzaketa edo
crowdfounding mota desberdinen gainean zela, eta horretaz uste dut ez dela
ezer ere erantzun...
Aio
On Mar 12, 2015 6:59 PM, "ximon kitto" <ximon.iri a bildua gmail.com> wrote:
> ni ausartuko nintzateke jatorrian dugunarekin jolasten (nahiz eta jakin
> denbora beharko lukeela errotzeko eta hori guztia), eta auzolana hitzarekin
> saiatuko nintzateke. auzo-laguntza, auzo-bilketa, auzo-finantzaketa,
> auzo-xoxak...
>
> <jon-agirre a bildua euskadi.eus> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko martxoak 12
> 17:57):
>
>> Proba
>>
>> -----Jatorrizko mezua-----
>> From: Agirre Garai, Jon
>> Sent: ostirala, 2015.eko otsailak 27 12:21
>> To: 'ItzuL'
>> Subject: RE: [itzul] Crowdfundig
>>
>> "Crowdfunding-a" ez nuke erabiliko. Gutxiago horrela idatzita; izatekotan
>> ere, 'crowdfundinga', baina ezta ere. Finantzaketa modu hori Euskal Herrian
>> darabilgu hitz ingelesa bera asmatu aurretik. Beraz, sobran dago, nire
>> iritziz. Herri finantzaketa edo mikromezenasgoa edo finantzaketa kolektiboa
>> edo euskaraz erabilgarriagoa den zerbait baliatuko nuke.
>>
>> -----Jatorrizko mezua-----
>> From: Iñigo [mailto:kortazarinigo a bildua gmail.com]
>> Sent: ostirala, 2015.eko otsailak 27 11:12
>> To: itzul a bildua postaria.com
>> Subject: [itzul] Crowdfundig
>>
>> Ba al dakizue hainbat crowdfunding mota dagoela?
>>
>> Crowdfunding de donación = dohaintza bidezko crowdfunding-a Crowdfunding
>> de recompensa = ordainsari bidezko crowdfunding-a Crowdfunding de inversión
>> = inbertsiorako crowdfunding-a edo akzio bidezko crowdfunding-a
>> Crowdfunding de préstamo = mailegu bidezko crowdfunding-a
>>
>> Itzulpenak zuzenak iruditzen zaizkizue?
>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150312/c4074916/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago