[itzul] FW: Crowdfundig
Taberna Irazoqui, Miguel (Itzultzailea:NAO/BON)
mikel.taberna.irazoqui a bildua cfnavarra.es
Or, Mar 13, 08:34:28, CET 2015
Egun on, Maite
Alkaiagan (Lesakako auzoa, Bera ondoan dagoena, Hondarribitik ez urrun) ere "pajína" (azentua bigarren silaban, eta "j" gaztelaniaz bezala ahoskaturik) erabiltzen dugu. Ni nerau aritu izan naiz gaxte denboran halako lanetan, gure auzoko edateko uraren sarea konpontzen. Etxe bakoitzetik batek joan behar izaten zuen halakoetan aritzera. "Auzolana" hitza ere ezaguna dugu, baina gurean auzolan guziak pajinak ziren (orain apenas egiten den halakorik).
Baliteke gaztelaniaren "fajina" hitzaren ahaidea izatea gurea (RAE: 5. f. Mil. p. us. Trabajos determinados que había de hacer la tropa.), hala irakurri nuen noizbait orain oroitzen ez naizen nonbait. Ez du harrotzeko motiborik emateko halako jatorriaren aitorpenak, baina, aizu, igual dio, berdin maiteko dugu gure hitz bastart hau; ez?
Mikel Taberna
________________________________
De: maite darceles [mailto:mdarceles a bildua hobest.es]
Enviado el: jueves, 12 de marzo de 2015 19:16
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] FW: Crowdfundig
Ze ideia ona, Ximon! Auzo-bilketa edo auzo-finantzaketa...
Auzolanaren kontuarekin ari garenez, Hondarribian (baserri giroan, behinik behin) horretarako erabiltzen den hitz bat aipatu nahi nuke: pajina. Ezagutzen duzue? Beste lekuetan erabiltzen ote da?
Dena den, iruditzen zait Iñigoren galdera auzo-finantzaketa edo crowdfounding mota desberdinen gainean zela, eta horretaz uste dut ez dela ezer ere erantzun...
Aio
On Mar 12, 2015 6:59 PM, "ximon kitto" <ximon.iri a bildua gmail.com<mailto:ximon.iri a bildua gmail.com>> wrote:
ni ausartuko nintzateke jatorrian dugunarekin jolasten (nahiz eta jakin denbora beharko lukeela errotzeko eta hori guztia), eta auzolana hitzarekin saiatuko nintzateke. auzo-laguntza, auzo-bilketa, auzo-finantzaketa, auzo-xoxak...
<jon-agirre a bildua euskadi.eus<mailto:jon-agirre a bildua euskadi.eus>> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko martxoak 12 17:57):
Proba
-----Jatorrizko mezua-----
From: Agirre Garai, Jon
Sent: ostirala, 2015.eko otsailak 27 12:21
To: 'ItzuL'
Subject: RE: [itzul] Crowdfundig
"Crowdfunding-a" ez nuke erabiliko. Gutxiago horrela idatzita; izatekotan ere, 'crowdfundinga', baina ezta ere. Finantzaketa modu hori Euskal Herrian darabilgu hitz ingelesa bera asmatu aurretik. Beraz, sobran dago, nire iritziz. Herri finantzaketa edo mikromezenasgoa edo finantzaketa kolektiboa edo euskaraz erabilgarriagoa den zerbait baliatuko nuke.
-----Jatorrizko mezua-----
From: Iñigo [mailto:kortazarinigo a bildua gmail.com<mailto:kortazarinigo a bildua gmail.com>]
Sent: ostirala, 2015.eko otsailak 27 11:12
To: itzul a bildua postaria.com<mailto:itzul a bildua postaria.com>
Subject: [itzul] Crowdfundig
Ba al dakizue hainbat crowdfunding mota dagoela?
Crowdfunding de donación = dohaintza bidezko crowdfunding-a Crowdfunding de recompensa = ordainsari bidezko crowdfunding-a Crowdfunding de inversión = inbertsiorako crowdfunding-a edo akzio bidezko crowdfunding-a Crowdfunding de préstamo = mailegu bidezko crowdfunding-a
Itzulpenak zuzenak iruditzen zaizkizue?
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150313/95074311/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago