[itzul] FW: Crowdfundig

ximon kitto ximon.iri a bildua gmail.com
Ast, Mar 12, 18:59:17, CET 2015


ni ausartuko nintzateke jatorrian dugunarekin jolasten (nahiz eta jakin
denbora beharko lukeela errotzeko eta hori guztia), eta auzolana hitzarekin
saiatuko nintzateke. auzo-laguntza, auzo-bilketa, auzo-finantzaketa,
auzo-xoxak...

<jon-agirre a bildua euskadi.eus> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko martxoak 12
17:57):

> Proba
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> From: Agirre Garai, Jon
> Sent: ostirala, 2015.eko otsailak 27 12:21
> To: 'ItzuL'
> Subject: RE: [itzul] Crowdfundig
>
> "Crowdfunding-a" ez nuke erabiliko. Gutxiago horrela idatzita; izatekotan
> ere, 'crowdfundinga', baina ezta ere. Finantzaketa modu hori Euskal Herrian
> darabilgu hitz ingelesa bera asmatu aurretik. Beraz, sobran dago, nire
> iritziz. Herri finantzaketa edo mikromezenasgoa edo finantzaketa kolektiboa
> edo euskaraz erabilgarriagoa den zerbait baliatuko nuke.
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> From: Iñigo [mailto:kortazarinigo a bildua gmail.com]
> Sent: ostirala, 2015.eko otsailak 27 11:12
> To: itzul a bildua postaria.com
> Subject: [itzul] Crowdfundig
>
> Ba al dakizue hainbat crowdfunding mota dagoela?
>
> Crowdfunding de donación = dohaintza bidezko crowdfunding-a Crowdfunding
> de recompensa = ordainsari bidezko crowdfunding-a Crowdfunding de inversión
> = inbertsiorako crowdfunding-a edo akzio bidezko crowdfunding-a
> Crowdfunding de préstamo = mailegu bidezko crowdfunding-a
>
> Itzulpenak zuzenak iruditzen zaizkizue?
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150312/7253889a/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago