[itzul] FW: Crowdfundig
maite darceles
mdarceles a bildua hobest.es
Or, Mar 13, 09:07:14, CET 2015
Mila esker, Mikel, azalpenagatik! Hondarribian ere horrelaxe ahoskatzen da,
eta etxean asko entzun dudan esamoldea da "saski (edo jaski) pajinakoa",
lan horietarako erabili ohi zen saski handia izanagatik oso handia den
saskia.
RAEn begiratuta honakoa ere badakar "fajina"-rentzat: *3.* f.* Ven.* Grupo
de personas que conjuntamente llevan a cabo una tarea.
Hitzak jatorri militarra izatea ez da harrotzekoa, ez, baina hainbeste
izango dira harrotzeko jatorria ez duten hitzak... Emakume-gizon
parekidetasuna helburu ez zuen gizarte batean sortuak esaterako... eta
beste hainbat...
Maite
Maite Darceles mdarceles a bildua hobest.es • www.hobest.es •
maitedarceles.blogspot.com [image: Facebook]
<http://www.facebook.com/maite.darceles> [image: Twitter]
<https://twitter.com/maitheda> [image: LinkedIn]
<http://www.linkedin.com/profile/view?id=50790045&trk=hb_tab_pro_top> [image:
Scoop.It]
<http://www.scoop.it/t/hezkuntza-eraldatzen-transformando-la-educacion> [image:
Hobest] <http://hobest.es>
Taberna Irazoqui, Miguel (Itzultzailea:NAO/BON)<
mikel.taberna.irazoqui a bildua cfnavarra.es> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
martxoak 13 08:34):
> Egun on, Maite
>
>
>
> Alkaiagan (Lesakako auzoa, Bera ondoan dagoena, Hondarribitik ez urrun)
> ere “pajína” (azentua bigarren silaban, eta "j" gaztelaniaz bezala
> ahoskaturik) erabiltzen dugu. Ni nerau aritu izan naiz gaxte denboran
> halako lanetan, gure auzoko edateko uraren sarea konpontzen. Etxe
> bakoitzetik batek joan behar izaten zuen halakoetan aritzera. “Auzolana”
> hitza ere ezaguna dugu, baina gurean auzolan guziak* pajinak* ziren
> (orain apenas egiten den halakorik).
>
> Baliteke gaztelaniaren "fajina" hitzaren ahaidea izatea gurea (RAE: *5.* f
> .* Mil.* p. us. Trabajos determinados que había de hacer la tropa.), hala
> irakurri nuen noizbait orain oroitzen ez naizen nonbait. Ez du harrotzeko
> motiborik emateko halako jatorriaren aitorpenak, baina, aizu, igual dio,
> berdin maiteko dugu gure hitz bastart hau; ez?
>
>
>
> Mikel Taberna
>
>
> ------------------------------
>
> *De:* maite darceles [mailto:mdarceles a bildua hobest.es]
> *Enviado el:* jueves, 12 de marzo de 2015 19:16
> *Para:* ItzuL
> *Asunto:* Re: [itzul] FW: Crowdfundig
>
>
>
> Ze ideia ona, Ximon! Auzo-bilketa edo auzo-finantzaketa...
> Auzolanaren kontuarekin ari garenez, Hondarribian (baserri giroan, behinik
> behin) horretarako erabiltzen den hitz bat aipatu nahi nuke: pajina.
> Ezagutzen duzue? Beste lekuetan erabiltzen ote da?
>
> Dena den, iruditzen zait Iñigoren galdera auzo-finantzaketa edo
> crowdfounding mota desberdinen gainean zela, eta horretaz uste dut ez dela
> ezer ere erantzun...
>
> Aio
>
> On Mar 12, 2015 6:59 PM, "ximon kitto" <ximon.iri a bildua gmail.com> wrote:
>
> ni ausartuko nintzateke jatorrian dugunarekin jolasten (nahiz eta jakin
> denbora beharko lukeela errotzeko eta hori guztia), eta auzolana hitzarekin
> saiatuko nintzateke. auzo-laguntza, auzo-bilketa, auzo-finantzaketa,
> auzo-xoxak...
>
>
>
> <jon-agirre a bildua euskadi.eus> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko martxoak 12
> 17:57):
>
> Proba
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> From: Agirre Garai, Jon
> Sent: ostirala, 2015.eko otsailak 27 12:21
> To: 'ItzuL'
> Subject: RE: [itzul] Crowdfundig
>
> "Crowdfunding-a" ez nuke erabiliko. Gutxiago horrela idatzita; izatekotan
> ere, 'crowdfundinga', baina ezta ere. Finantzaketa modu hori Euskal Herrian
> darabilgu hitz ingelesa bera asmatu aurretik. Beraz, sobran dago, nire
> iritziz. Herri finantzaketa edo mikromezenasgoa edo finantzaketa kolektiboa
> edo euskaraz erabilgarriagoa den zerbait baliatuko nuke.
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> From: Iñigo [mailto:kortazarinigo a bildua gmail.com]
> Sent: ostirala, 2015.eko otsailak 27 11:12
> To: itzul a bildua postaria.com
> Subject: [itzul] Crowdfundig
>
>
> Ba al dakizue hainbat crowdfunding mota dagoela?
>
> Crowdfunding de donación = dohaintza bidezko crowdfunding-a Crowdfunding
> de recompensa = ordainsari bidezko crowdfunding-a Crowdfunding de inversión
> = inbertsiorako crowdfunding-a edo akzio bidezko crowdfunding-a
> Crowdfunding de préstamo = mailegu bidezko crowdfunding-a
>
> Itzulpenak zuzenak iruditzen zaizkizue?
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150313/1227ad39/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago