[itzul] Ez galdu arreta GPSarekin / EZ GALDU ARRETA GPS-AREKIN
jon-agirre a bildua euskadi.eus
jon-agirre a bildua euskadi.eus
Or, Mar 13, 09:52:49, CET 2015
Xabierrek atera duen beste gai hau aspaldi neukan komentatzeko. Goian
jarri ditudan idazkerak dira, nire iritziz, egokiak. Baina nire inguruko
errepideetan honela jartzen dute: "EZ GALDU ARRETA GPS-arekin".
Tituluetan dena letra larriz jartzen denean, atzizkiari ere letra larri
bera dagokio, hitzaren zati banaezina delako. Siglak direnean ere bai.
Baina siglak direnean, ostera, dena letra larriz idazten badugu, komeni
da, normalean letra larri eta xeheekin bereizten duguna (bereizpide
horri uko egin diogunez) marratxo baten bidez bereiztea, baina erabaki
dugun letra larrizko idazkera testu osoan mantenduta, jakina.
Jon
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150313/9f975975/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: marca_outlook_seguridad.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 66738 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150313/9f975975/attachment.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago