[itzul] landa-banda

Jabier Zabaleta euskara a bildua orio.eus
As, Mar 31, 09:18:18, CEST 2015


Herritar bat etorri zait gaur galdezka: ‘fabricación de bisagras rústicas’ jarri behar duela errotulu batean eta ea euskaraz nola litzatekeen.

Kokotea arraskatu, begiratzen hasi, eta ikusi dut:

- ‘bisagra’ itzultzeko, ‘banda’ ematen dute Elhuyar hiztegiak eta Euskaltermek, (ia) salbuespenik gabe.

- ‘rústico’rena, berriz, eztabaida zaharra da hemen, ItzuL-en, eta badirudi ‘landa-‘ erabiltzea dela kontsentsua.

‘landa-banda’, beraz; ‘landa-banden fabrikazioa’…

Zer nahi duzue esatea? Musikala da, oso, baina ez naiz ausartu hori proposatzera…

Esaidazue koldar, baina ‘bisagra errustikoen fabrikazioa’ jartzeko aholkatu diot.

Besterik gabe; eguneroko gorabeheren inbentariorako…

Segi lanean.

:-)

Ondo-ondo bizi.

Jabier Zabaleta
Orioko Udaleko euskara teknikaria
euskara a bildua orio.eus<mailto:euskara a bildua orio.eus>
943 830 346 —>8






________________________________
Hemendik aurrera nire posta elektronikoak .eus domeinua izango du. Hori dela eta, nire posta elektroniko berria zure kontaktuetan gordetzea gomendatzen dizut. Oraingoz, bi domeinuak indarrean mantenduko dira.
A partir de ahora mi correo electrónico tendrá el dominio .eus y en consecuencia, le recomiendo que guarde mi nueva dirección electrónica en sus contactos. De momento convivirán los dos dominios.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150331/1fb7a649/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago