[itzul] Barranco eta rambla

Diez de Ultzurrun ultzu a bildua parlamento.eus
Ost, Maiatza 27, 13:39:29, CEST 2015


“Rambla” da formazio geologiko-flubial bat, gure penintsulari gagozkiola Mediterraneo aldeko lurraldeetan agertzen dena, eta zeinetarik iragotzen diren –eskuharki trunbilka eta oldarrean—ekaitz eta tenpesta handietan uhaitzetan sortzen diren uholdeetako ur handituak.
Barranco’-, aldiz, Euskal Herriko-Nafarroako Pirinio aldean izaten dira eta higaketa handiak eragiten dituzte ertzetan; baliteke berezko izenetako bat “haran” izatea, leku batzuetan behintzat.


From: Amaia Lasheras [mailto:amaiatxo a bildua yahoo.es]
Sent: asteazkena, 2015.eko maiatzak 27 13:19
To: ItzuL
Subject: [itzul] Barranco eta rambla

Egun on:

Nola emango zenituzke goiko horiek? Barranco-k, kasu honetan, ez du "sakana" edo "amildegia" esan nahi, baizik eta euria ari duenean sortzen den "erreka" gisakoa.
"Rambla"rako, euri-bide ikusi dut Elhuyarren.

Eskerrik asko.

Amaia
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150527/fea51e7a/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago