[itzul] Zalantza

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ast, Aza 5, 19:24:55, CET 2015


"egokiagoAK iruditzen zaizkit", noski.

Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2015(e)ko azaroak 5 19:24):

> Urratsez urrats:
>
> 1. Asteburuak...dudanAK. Hori uste dut garbi dagoela.
> 2. Asteburuak...DUdanak, eta ez DITUdanak. Azaldutako motiboagatik, hori
> ere uste dut garbi dagoela. Edo, lehenagoko adibidean, "egunak...kostatzen
> ZAIDanak", eta ez "zaizkidanak", ez baitzaizkit egunak kostatzen, baizik
> eta "goiz jaikitzea" (singularra).
> 3. Erlatibozko perpausa izenarekin lotzeko atzizkiari dagokionez, niri
> egokiagoa iruditzen zaizkit "badaude oso gutxi jaten dudaneko asteburuak"
> edo "badaude asteburuak, oso gutxi jaten dudanekoak". Horrek eragotzi
> egiten baitu "asteburuak" "jan" aditzaren osagarri zuzen izatearen itxura
> sortzea.
>
>
> JMN JMN<aupaurrera a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko azaroak
> 5 19:10):
>
> "Dudanak" Benetan zuzena da forma hori? (subjektu ergatiboa ez bada)
>>
>> 2015/11/05 19:06(e)an, Xabier Aristegieta igorleak idatzi zuen:
>>
>> Nik uste dut hemen sortu den gramatika-kontu hau "kalko" argudiopean
>> baztertua izateko baino dezente oinarrizkoagokoa dela.
>>
>> Horrela, ba, ahaztu, nahi baduzu, zeuk jarritako adibidea. Beste asko
>> egon daitezke. Esate baterako:
>>
>> Hay fines de semana en los que como muy poco
>> Badaude asteburuak oso gutxi jaten dudanak/dudanekoak
>>
>> Ezen jaten duzuna ez dira, noski asteburuak.
>>
>> Jakina: erlatiboarekin euskaraz asko nekatzen bagara, "asteburu batzuetan
>> oso gutxi jaten dut" esan, eta kito; ez da horregatik mundua bukatuko.
>> Baina horrek agerian utziko ditu euskaraz erlatiboekin izaten segitzen
>> dugun problemak (ezen ez "izaten segitzen ditugun problemak").
>>
>> JMN JMN<aupaurrera a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
>> azaroak 5 18:46):
>>
>>> Ba argi dago "Hay días que me cuesta levantarme" esaldiaren kalkoa dela.
>>> Nire ustez, hutsetik hasita, eredurik gabe,  euskaldun batek nekez
>>> sortuko du horrelakorik.
>>>
>>> 2015/11/05 18:36(e)an, Xabier Aristegieta igorleak idatzi zuen:
>>>
>>> Ez dakit non dagoen morrontza hori.
>>>
>>> JMN JMN<aupaurrera a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
>>> azaroak 5 18:34):
>>>
>>>> Hala ere, bi esaldiek "erdararen" morrontza dutelakoan nago.
>>>>
>>>> 2015/11/05 17:57(e)an, LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER igorleak idatzi zuen:
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> “kostatzen zait” aditzaren argumentuak “JAIKITZEA” eta “NIRI” dira.
>>>> Beraz: ZAIT.
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> “Egunak” ez dira “kostatzen zait” aditzaren argumentu, eta beraz,
>>>> berriro ere, “kostatzen zait” aditzak ez du zertan pluralean joan.
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Baina “...kostatzen zaidanak” erlatibozko esaldia “egunak” sintagmaren
>>>> aposizioa da, eta numeroaren komunztadura bete behar du. Honela, beharbada,
>>>> garbiago ikusten da (erlatibo marka bitxia onartzen bazait):
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>                 Badira egunak, goizean jaikitzea kostatzen zaidanekoak.
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Dena dela, nik ez nuke “-neko” erlatiboa ipiniko.
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Asier Larrinaga
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> *From:* JMN JMN [mailto:aupaurrera a bildua gmail.com <aupaurrera a bildua gmail.com>]
>>>> *Sent:* jueves, 05 de noviembre de 2015 17:49
>>>> *To:* itzul a bildua postaria.com
>>>> *Subject:* Re: [itzul] Zalantza
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Pluralean bada... "zaizkidanak" izango da, ez? Edo gaizki ulertu dut?
>>>>
>>>> 2015/11/05 17:43(e)an, LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER igorleak idatzi zuen:
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> “goizean jaikitzea kostatatzen zaidanak” aposizio bat da, “egunak”
>>>> izenarena.
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Egunak pluralean, aposizioa pluralean.
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Asier Larrinaga
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> *From:* JMN JMN [mailto:aupaurrera a bildua gmail.com <aupaurrera a bildua gmail.com>]
>>>> *Sent:* jueves, 05 de noviembre de 2015 17:39
>>>> *To:* ItzuL
>>>> *Subject:* Re: [itzul] Zalantza
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Kostatzen dena jaikitzea da.
>>>> Bigarrena.
>>>>
>>>>
>>>> 2015/11/05 17:28(e)an, Laxaro igorleak idatzi zuen:
>>>>
>>>> Zalantza bat daukat:
>>>> *Badira egunak goizean jaikitzea kostatzen zaidanak / *
>>>>
>>>> *badira egunak goizean jaikitzea kostatzen zaidana*
>>>>
>>>> Bietan zein hobetsiko zenukete? Niri belarriak lehenbizikoa onartzen
>>>> dit baina ez nago seguru.
>>>>
>>>> Eskerrik asko aurrez
>>>>
>>>>
>>>> --
>>>>
>>>> Laxaro
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> ------------------------------
>>>>
>>>> [image: Avast logo] <https://www.avast.com/antivirus>
>>>>
>>>> El software de antivirus Avast ha analizado este correo electrónico en
>>>> busca de virus.
>>>> www.avast.com
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
>>>>
>>>> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> ------------------------------
>>>>
>>>> [image: Avast logo] <https://www.avast.com/antivirus>
>>>>
>>>> El software de antivirus Avast ha analizado este correo electrónico en
>>>> busca de virus.
>>>> www.avast.com
>>>>
>>>>
>>>>   <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
>>>> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> ------------------------------
>>>> [image: Avast logo] <https://www.avast.com/antivirus>
>>>>
>>>> El software de antivirus Avast ha analizado este correo electrónico en
>>>> busca de virus.
>>>> www.avast.com <https://www.avast.com/antivirus>
>>>>
>>>>
>>>
>>>
>>>
>>> ------------------------------
>>> [image: Avast logo] <https://www.avast.com/antivirus>
>>>
>>> El software de antivirus Avast ha analizado este correo electrónico en
>>> busca de virus.
>>> www.avast.com <https://www.avast.com/antivirus>
>>>
>>>
>>
>>
>>
>> ------------------------------
>> [image: Avast logo] <https://www.avast.com/antivirus>
>>
>> El software de antivirus Avast ha analizado este correo electrónico en
>> busca de virus.
>> www.avast.com <https://www.avast.com/antivirus>
>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20151105/46e47dcb/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago