[itzul] Nire lehenengo zalantza
Jokin LACALLE USABIAGA
jokin.lacalle a bildua gmail.com
Ast, Aza 12, 10:11:26, CET 2015
Egunon!
Hauxe da zerrenda honetara bidaltzen dudan nire lehen mezua eta, ezer baino
lehen, nire burua aurkeztuko dut. Jokin Lacalle naiz, urte askotan
Ordiziako Jakintza ikastolan irakasle lanetan aritutakoa eta, une honetan,
robotika, programazioa eta elektronika alorrean diharduen enpresa batentzat
lanean dabilena.
Nire zereginetako bat hiru esparru horietako hainbat eduki euskaratzea da.
Eta, gaur bertan, lehenego zalantzarekin egin dut topo. Nola itzuliko
zenuten "declarar una variable"? Elhuyarrek eta Euskaltermek bueltatzen
dizkidaten itzulpenak "declarar"-entzat ez naute gehiegi konbentzitzen.
Ikusi det "declarar la guerra" "gerra deklaratu" bezala onartzen dela.
Zuzena litzateke "aldagaia deklaratu"?
Eskerrik asko!
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20151112/54fe957f/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago