[itzul] Nire lehenengo zalantza
Josu Garate Golmayo
josugarate a bildua gmail.com
Ast, Aza 12, 10:16:47, CET 2015
Kaixo,
Informatika fakultatean egon nintzen garaian erazagutu irakatsi ziguten. Ez
dakit gaur egun ere horrela esaten ote den.
Jokin LACALLE USABIAGA<jokin.lacalle a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2015(e)ko azaroak 12 10:11):
> Egunon!
>
> Hauxe da zerrenda honetara bidaltzen dudan nire lehen mezua eta, ezer
> baino lehen, nire burua aurkeztuko dut. Jokin Lacalle naiz, urte askotan
> Ordiziako Jakintza ikastolan irakasle lanetan aritutakoa eta, une honetan,
> robotika, programazioa eta elektronika alorrean diharduen enpresa batentzat
> lanean dabilena.
>
> Nire zereginetako bat hiru esparru horietako hainbat eduki euskaratzea da.
> Eta, gaur bertan, lehenego zalantzarekin egin dut topo. Nola itzuliko
> zenuten "declarar una variable"? Elhuyarrek eta Euskaltermek bueltatzen
> dizkidaten itzulpenak "declarar"-entzat ez naute gehiegi konbentzitzen.
> Ikusi det "declarar la guerra" "gerra deklaratu" bezala onartzen dela.
> Zuzena litzateke "aldagaia deklaratu"?
>
> Eskerrik asko!
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20151112/e4a091b3/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago