[itzul] Xuxen 5, euskarazko zuzentzaile ortografiko eta gramatikal berria

Amaia Bilbao bilbaogondra a bildua gmail.com
Ast, Aza 12, 11:22:24, CET 2015


Egun on, Saroi.


Xuxen5 zuek esan bezala instalatu dut, baina ez dago gaituta Word-en.
"Pantailazo" hau bidaltzen dizut hobeto uler dezazun esan nahi dizudana.
Laguntzerik bai?

Mila esker.

Amaia Bilbao

Saroi Jauregi Aiestaran<s.jauregi a bildua elhuyar.com> igorleak hau idatzi zuen
(2015(e)ko azaroak 10 12:55):

> Kaixo, lagun:
>
>
>
> Xuxen 5 <http://xuxen.eus/> zuzentzaile ortografiko eta gramatikal berria
> aurkeztu dugu gaur goizean Elhuyarren egoitzan, eta zuretzat interesgarri
> izango delakoan, baliabide horren berri emateko idazten dizut.
>
>
>
> *Bi hamarkada* joan dira dagoeneko* Xuxen euskarazko lehen zuzentzaile
> ortografikoa sortu zenetik*. Hizkuntzalari eta informatika-ingeniariek
> elkarlanean sortutako sistema hark iraultza ekarri zuen ordenagailu bidez
> testuak euskaraz idazten ditugunontzat.
>
>
>
> Hasierako Xuxen sortu zenetik, haren* hainbat bertsio sareratu dira*, eta,*
> ortografia-akatsak detektatzeaz gain, proposamen gramatikalak egiten ere
> ikasi du Xuxenek*.
>
>
>
> Beste jauzi bat eman dugu orain. Ixa Taldeak eta Elhuyarrek* Xuxen 5*
> jarri dugu sarean, doan deskargatzeko (xuxen.eus/bertsioak).
>
>
>
> Euskaltzaindiaren* Hiztegi Batu*ko eta Elhuyar hiztegietako azken
> aldaketak txertatu ditugu euskarazko lehen zuzentzaile ortografikoaren
> datu-basean, eta erregela gramatikalak berritu ditugu, Microsoft
> Office-rako sortu dugun azken zuzentzaileak* proposamen ortografiko,
> lexiko eta gramatikal eguneratuak* egin ditzan.
>
>
>
> Xuxen 5 <http://xuxen.eus/>-ek, idazten ari garela,* gorriz azpimarratzen
> ditu gure akats ortografikoak*:* zihur*,* xagu*,* iharduera, akanpaleku,
> konbidatu*… Eta horiek nola zuzendu proposatzen digu.
>
> Bestalde,* berdez edo urdinez azpimarratzen ditu hitzak, zuzenak izan
> arren Euskaltzaindiak beste forma bat hobesten duen kasuetan*, hala nola*
> bordatu*,* fondo, nahastu, ainitz*… Eta Euskaltzaindiak* Hiztegi Batu*an
> hitz horien ordez hobesten dituen ordainak proposatzen dizkigu.
>
>
>
> Azkenik,* zenbait akats gramatikal ere berdez edo urdinez azpimarratu eta
> zuzentzeko proposamena egiten du*:* gosea daukat*,* ikusiko gara*…
>
>
>
>
>
> *Microsoft Office berrienetan (Office 2013 arte) erabiltzeko prest* dago
> Xuxen 5. Beraz, gure ordenagailura deskargatzen badugu, aipatutako
> hizkuntza-zuzenketa eta -proposamen guztiak balia ditzakegu Word-en testu
> bat idazten ari garenean, adibidez. Eta erabiltzailearen hiztegia osatzeko
> aukera ere izango dugu, Xuxen 5-ekin batera erabiltzeko.
>
>
>
> Horrez gain, sistema hauetan guztietan txertatzeko* pluginak berritu*
> ditugu, zuzenketa ortografiko eguneratuak egin ditzaten:
>
> ·         Openoffice/Libreoffice
> <http://xuxen.eus/versions#tab_openoffice_libreoffice>
>
> ·         Web-nabigatzaileak (
> <http://xuxen.eus/versions#tab_web-nabigatzaileak>Firefox, Chrome eta
> Internet Explorer)
>
> ·         InDesign CS6 MAC <http://xuxen.eus/versions#tab_adobe_indesign>
>
>
>
> Eta, jakina, xuxen.eus webgunean ere berritu ditugu datuak, zuzendu nahi
> dugun testua orri nagusiko testu-koadroan sartzen dugunean zuzenketa eta
> proposamen eguneratuak egin ditzan.
>
>
>
> Xuxen 5 zure ordenagailura deskargatu nahi baduzu, hemen aurkituko dituzu
> zuzentzailearen bertsio guztiak: xuxen.eus/bertsioak.
>
>
>
> Microsoft Officerako Xuxen 5 erabiltzeko argibideak eskuliburu honetan
> aurkituko dituzu: xuxen.eus/eskuliburua.
>
>
>
> xuxen.eus webgunean erregistratzen direnek (xuxen.eus/erregistratu),
> gainera, Xuxenen eguneratze eta nobedade guztien berri jasoko dute beren
> helbide elektronikoan.
>
>
>>
> *Saroi Jauregi Aiestaran *
> KOMUNIKAZIO-ARDURADUNA
> *s.jauregi a bildua elhuyar.com <s.jauregi a bildua elhuyar.com>*
> Tel.: 943363040 | luzp.: 214
>
> Zelai Haundi, 3
> Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
>
> *www.elhuyar.eus <http://www.elhuyar.eus/>*
>
> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20151112/dc1857cb/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: Xuxen.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 266910 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20151112/dc1857cb/attachment.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago