[itzul] Xuxen 5, euskarazko zuzentzaile ortografiko eta gramatikal berria

Saroi Jauregi Aiestaran s.jauregi a bildua elhuyar.com
Ast, Aza 12, 13:36:01, CET 2015


Arratsalde on:

Amaia, bideratu diet zure arazoa Elhuyarreko informatikariei, eta zuzenean
jarriko dira zurekin harremanetan, konpontzeko.

Beste inork Xuxen 5-ekin lotutako arazorik edo iradokizunik baduzue, idatzi
xuxen a bildua elhuyar.com helbidera lasai.

Ondo izan.


*Saroi Jauregi Aiestaran *
KOMUNIKAZIO-ARDURADUNA[image:
https://es.linkedin.com/pub/josu-aztiria/23/644/87b]
<https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
<https://twitter.com/elhuyarhizk>
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
<https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>*s.jauregi a bildua elhuyar.com*
<s.jauregi a bildua elhuyar.com>
Tel.: 943363040 | luzp.: 214

Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil

*www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus/>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.Ez inprimatu mezu hau
ezinbestekoa ez bada.


2015-11-12 11:22 GMT+01:00 Amaia Bilbao <bilbaogondra a bildua gmail.com>:

> Egun on, Saroi.
>
>
> Xuxen5 zuek esan bezala instalatu dut, baina ez dago gaituta Word-en.
> "Pantailazo" hau bidaltzen dizut hobeto uler dezazun esan nahi dizudana.
> Laguntzerik bai?
>
> Mila esker.
>
> Amaia Bilbao
>
> Saroi Jauregi Aiestaran<s.jauregi a bildua elhuyar.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2015(e)ko azaroak 10 12:55):
>
> Kaixo, lagun:
>>
>>
>>
>> Xuxen 5 <http://xuxen.eus/> zuzentzaile ortografiko eta gramatikal
>> berria aurkeztu dugu gaur goizean Elhuyarren egoitzan, eta zuretzat
>> interesgarri izango delakoan, baliabide horren berri emateko idazten dizut.
>>
>>
>>
>> *Bi hamarkada* joan dira dagoeneko* Xuxen euskarazko lehen zuzentzaile
>> ortografikoa sortu zenetik*. Hizkuntzalari eta informatika-ingeniariek
>> elkarlanean sortutako sistema hark iraultza ekarri zuen ordenagailu bidez
>> testuak euskaraz idazten ditugunontzat.
>>
>>
>>
>> Hasierako Xuxen sortu zenetik, haren* hainbat bertsio sareratu dira*,
>> eta,* ortografia-akatsak detektatzeaz gain, proposamen gramatikalak
>> egiten ere ikasi du Xuxenek*.
>>
>>
>>
>> Beste jauzi bat eman dugu orain. Ixa Taldeak eta Elhuyarrek* Xuxen 5*
>> jarri dugu sarean, doan deskargatzeko (xuxen.eus/bertsioak).
>>
>>
>>
>> Euskaltzaindiaren* Hiztegi Batu*ko eta Elhuyar hiztegietako azken
>> aldaketak txertatu ditugu euskarazko lehen zuzentzaile ortografikoaren
>> datu-basean, eta erregela gramatikalak berritu ditugu, Microsoft
>> Office-rako sortu dugun azken zuzentzaileak* proposamen ortografiko,
>> lexiko eta gramatikal eguneratuak* egin ditzan.
>>
>>
>>
>> Xuxen 5 <http://xuxen.eus/>-ek, idazten ari garela,* gorriz
>> azpimarratzen ditu gure akats ortografikoak*:* zihur*,* xagu*,*
>> iharduera, akanpaleku, konbidatu*… Eta horiek nola zuzendu proposatzen
>> digu.
>>
>> Bestalde,* berdez edo urdinez azpimarratzen ditu hitzak, zuzenak izan
>> arren Euskaltzaindiak beste forma bat hobesten duen kasuetan*, hala nola*
>> bordatu*,* fondo, nahastu, ainitz*… Eta Euskaltzaindiak* Hiztegi Batu*an
>> hitz horien ordez hobesten dituen ordainak proposatzen dizkigu.
>>
>>
>>
>> Azkenik,* zenbait akats gramatikal ere berdez edo urdinez azpimarratu
>> eta zuzentzeko proposamena egiten du*:* gosea daukat*,* ikusiko gara*…
>>
>>
>>
>>
>>
>> *Microsoft Office berrienetan (Office 2013 arte) erabiltzeko prest* dago
>> Xuxen 5. Beraz, gure ordenagailura deskargatzen badugu, aipatutako
>> hizkuntza-zuzenketa eta -proposamen guztiak balia ditzakegu Word-en testu
>> bat idazten ari garenean, adibidez. Eta erabiltzailearen hiztegia osatzeko
>> aukera ere izango dugu, Xuxen 5-ekin batera erabiltzeko.
>>
>>
>>
>> Horrez gain, sistema hauetan guztietan txertatzeko* pluginak berritu*
>> ditugu, zuzenketa ortografiko eguneratuak egin ditzaten:
>>
>> ·         Openoffice/Libreoffice
>> <http://xuxen.eus/versions#tab_openoffice_libreoffice>
>>
>> ·         Web-nabigatzaileak (
>> <http://xuxen.eus/versions#tab_web-nabigatzaileak>Firefox, Chrome eta
>> Internet Explorer)
>>
>> ·         InDesign CS6 MAC <http://xuxen.eus/versions#tab_adobe_indesign>
>>
>>
>>
>> Eta, jakina, xuxen.eus webgunean ere berritu ditugu datuak, zuzendu nahi
>> dugun testua orri nagusiko testu-koadroan sartzen dugunean zuzenketa eta
>> proposamen eguneratuak egin ditzan.
>>
>>
>>
>> Xuxen 5 zure ordenagailura deskargatu nahi baduzu, hemen aurkituko dituzu
>> zuzentzailearen bertsio guztiak: xuxen.eus/bertsioak.
>>
>>
>>
>> Microsoft Officerako Xuxen 5 erabiltzeko argibideak eskuliburu honetan
>> aurkituko dituzu: xuxen.eus/eskuliburua.
>>
>>
>>
>> xuxen.eus webgunean erregistratzen direnek (xuxen.eus/erregistratu),
>> gainera, Xuxenen eguneratze eta nobedade guztien berri jasoko dute beren
>> helbide elektronikoan.
>>
>>
>>>>
>> *Saroi Jauregi Aiestaran *
>> KOMUNIKAZIO-ARDURADUNA
>> *s.jauregi a bildua elhuyar.com <s.jauregi a bildua elhuyar.com>*
>> Tel.: 943363040 | luzp.: 214
>>
>> Zelai Haundi, 3
>> Osinalde industrialdea
>> 20170 Usurbil
>>
>> *www.elhuyar.eus <http://www.elhuyar.eus/>*
>>
>> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
>> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
>> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
>> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
>> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
>> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20151112/f2663b6c/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago