[itzul] Xuxen 5, euskarazko zuzentzaile ortografiko eta gramatikal berria

Amaia Bilbao bilbaogondra a bildua gmail.com
Ast, Aza 12, 13:38:25, CET 2015


Mila esker zure arretagatik.

Amaia Bilbao

Saroi Jauregi Aiestaran<s.jauregi a bildua elhuyar.com> igorleak hau idatzi zuen
(2015(e)ko azaroak 12 13:36):

> Arratsalde on:
>
> Amaia, bideratu diet zure arazoa Elhuyarreko informatikariei, eta zuzenean
> jarriko dira zurekin harremanetan, konpontzeko.
>
> Beste inork Xuxen 5-ekin lotutako arazorik edo iradokizunik baduzue,
> idatzi xuxen a bildua elhuyar.com helbidera lasai.
>
> Ondo izan.
>
>
> *Saroi Jauregi Aiestaran *
> KOMUNIKAZIO-ARDURADUNA[image:
> https://es.linkedin.com/pub/josu-aztiria/23/644/87b]
> <https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
> <https://twitter.com/elhuyarhizk>
> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
> <https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>*s.jauregi a bildua elhuyar.com*
> <s.jauregi a bildua elhuyar.com>
> Tel.: 943363040 | luzp.: 214
>
> Zelai Haundi, 3
> Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
>
> *www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus/>
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.Ez inprimatu mezu hau
> ezinbestekoa ez bada.
>
>
> 2015-11-12 11:22 GMT+01:00 Amaia Bilbao <bilbaogondra a bildua gmail.com>:
>
>> Egun on, Saroi.
>>
>>
>> Xuxen5 zuek esan bezala instalatu dut, baina ez dago gaituta Word-en.
>> "Pantailazo" hau bidaltzen dizut hobeto uler dezazun esan nahi dizudana.
>> Laguntzerik bai?
>>
>> Mila esker.
>>
>> Amaia Bilbao
>>
>> Saroi Jauregi Aiestaran<s.jauregi a bildua elhuyar.com> igorleak hau idatzi zuen
>> (2015(e)ko azaroak 10 12:55):
>>
>> Kaixo, lagun:
>>>
>>>
>>>
>>> Xuxen 5 <http://xuxen.eus/> zuzentzaile ortografiko eta gramatikal
>>> berria aurkeztu dugu gaur goizean Elhuyarren egoitzan, eta zuretzat
>>> interesgarri izango delakoan, baliabide horren berri emateko idazten dizut.
>>>
>>>
>>>
>>> *Bi hamarkada* joan dira dagoeneko* Xuxen euskarazko lehen zuzentzaile
>>> ortografikoa sortu zenetik*. Hizkuntzalari eta informatika-ingeniariek
>>> elkarlanean sortutako sistema hark iraultza ekarri zuen ordenagailu bidez
>>> testuak euskaraz idazten ditugunontzat.
>>>
>>>
>>>
>>> Hasierako Xuxen sortu zenetik, haren* hainbat bertsio sareratu dira*,
>>> eta,* ortografia-akatsak detektatzeaz gain, proposamen gramatikalak
>>> egiten ere ikasi du Xuxenek*.
>>>
>>>
>>>
>>> Beste jauzi bat eman dugu orain. Ixa Taldeak eta Elhuyarrek* Xuxen 5*
>>> jarri dugu sarean, doan deskargatzeko (xuxen.eus/bertsioak).
>>>
>>>
>>>
>>> Euskaltzaindiaren* Hiztegi Batu*ko eta Elhuyar hiztegietako azken
>>> aldaketak txertatu ditugu euskarazko lehen zuzentzaile ortografikoaren
>>> datu-basean, eta erregela gramatikalak berritu ditugu, Microsoft
>>> Office-rako sortu dugun azken zuzentzaileak* proposamen ortografiko,
>>> lexiko eta gramatikal eguneratuak* egin ditzan.
>>>
>>>
>>>
>>> Xuxen 5 <http://xuxen.eus/>-ek, idazten ari garela,* gorriz
>>> azpimarratzen ditu gure akats ortografikoak*:* zihur*,* xagu*,*
>>> iharduera, akanpaleku, konbidatu*… Eta horiek nola zuzendu proposatzen
>>> digu.
>>>
>>> Bestalde,* berdez edo urdinez azpimarratzen ditu hitzak, zuzenak izan
>>> arren Euskaltzaindiak beste forma bat hobesten duen kasuetan*, hala nola*
>>> bordatu*,* fondo, nahastu, ainitz*… Eta Euskaltzaindiak* Hiztegi Batu*an
>>> hitz horien ordez hobesten dituen ordainak proposatzen dizkigu.
>>>
>>>
>>>
>>> Azkenik,* zenbait akats gramatikal ere berdez edo urdinez azpimarratu
>>> eta zuzentzeko proposamena egiten du*:* gosea daukat*,* ikusiko gara*…
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> *Microsoft Office berrienetan (Office 2013 arte) erabiltzeko prest*
>>> dago Xuxen 5. Beraz, gure ordenagailura deskargatzen badugu, aipatutako
>>> hizkuntza-zuzenketa eta -proposamen guztiak balia ditzakegu Word-en testu
>>> bat idazten ari garenean, adibidez. Eta erabiltzailearen hiztegia osatzeko
>>> aukera ere izango dugu, Xuxen 5-ekin batera erabiltzeko.
>>>
>>>
>>>
>>> Horrez gain, sistema hauetan guztietan txertatzeko* pluginak berritu*
>>> ditugu, zuzenketa ortografiko eguneratuak egin ditzaten:
>>>
>>> ·         Openoffice/Libreoffice
>>> <http://xuxen.eus/versions#tab_openoffice_libreoffice>
>>>
>>> ·         Web-nabigatzaileak (
>>> <http://xuxen.eus/versions#tab_web-nabigatzaileak>Firefox, Chrome eta
>>> Internet Explorer)
>>>
>>> ·         InDesign CS6 MAC
>>> <http://xuxen.eus/versions#tab_adobe_indesign>
>>>
>>>
>>>
>>> Eta, jakina, xuxen.eus webgunean ere berritu ditugu datuak, zuzendu
>>> nahi dugun testua orri nagusiko testu-koadroan sartzen dugunean zuzenketa
>>> eta proposamen eguneratuak egin ditzan.
>>>
>>>
>>>
>>> Xuxen 5 zure ordenagailura deskargatu nahi baduzu, hemen aurkituko
>>> dituzu zuzentzailearen bertsio guztiak: xuxen.eus/bertsioak.
>>>
>>>
>>>
>>> Microsoft Officerako Xuxen 5 erabiltzeko argibideak eskuliburu honetan
>>> aurkituko dituzu: xuxen.eus/eskuliburua.
>>>
>>>
>>>
>>> xuxen.eus webgunean erregistratzen direnek (xuxen.eus/erregistratu),
>>> gainera, Xuxenen eguneratze eta nobedade guztien berri jasoko dute beren
>>> helbide elektronikoan.
>>>
>>>
>>>>>>
>>> *Saroi Jauregi Aiestaran *
>>> KOMUNIKAZIO-ARDURADUNA
>>> *s.jauregi a bildua elhuyar.com <s.jauregi a bildua elhuyar.com>*
>>> Tel.: 943363040 | luzp.: 214
>>>
>>> Zelai Haundi, 3
>>> Osinalde industrialdea
>>> 20170 Usurbil
>>>
>>> *www.elhuyar.eus <http://www.elhuyar.eus/>*
>>>
>>> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
>>> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
>>> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
>>> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
>>> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
>>> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>>> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>>>
>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20151112/6ba7de07/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago