[itzul] Nire lehenengo zalantza

Xabier Artola Zubillaga xabier.artola a bildua ehu.eus
Ast, Aza 12, 13:45:35, CET 2015


Kaixo:

Informatika Fakultatean, eta esango nuke euskaraz zabalduta dauden 
terminoak direla, "erazagutu"/"erazagupen" erabiltzen ditugu inglesezko 
"declare"/"declaration" emateko (gaztelaniazko "declarar"/"declaración"). 
Aldagai bat erazagutzea haren izena eta mota zein diren esatea da, 
programa batean, adibidez.

Oso bestelako gauza da esleipena: aldagai bati balio bat esleitzen zaio, 
eta hori, normalean, erazagutu eta gero egin ohi da. "Esleitu"/"esleipen" 
erabiltzen ditugu, beraz, ingelesezko "assign"/"assignment" emateko 
(gaztelaniazko "asignar"/"asignación").

Ondo izan,

Xabier.

---
This email has been checked for viruses by Avast antivirus software.
https://www.avast.com/antivirus


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago