[itzul] Nire lehenengo zalantza
Dionisio Amundarain Sarasola
dioni a bildua facilnet.es
Ast, Aza 12, 17:24:28, CET 2015
Kaixo, Xabier!
Termino berria da niretzat "erazagutu" hori. Ez dakit zer esan. Garai batean
esaten genuena: maisuak ditu eliza ama santuak.
Baina, tira, abaguneaz baliaturik, zer diozu XUXEN bertsio berriaz? Nire
ordenagailua ondo ezagutzen duzu. Nire "XUXEN"ekin bateragarria ote? Egun
hauetako batean tesia luze bat berrikusten hasi beharrean naiz; Bizkaiko
bikote batek egina, GERRIKO gure elkartearen beka baten babesean gauzatua.
Agian interesgarria izango nuke bertsio berri hori. Eskertuko nizuke zure
erantzun jakintsua. Eskerrik asko. DIONISIO AMUNDARAIN
-----Mensaje original-----
De: Xabier Artola Zubillaga [mailto:xabier.artola a bildua ehu.eus]
Enviado el: jueves, 12 de noviembre de 2015 13:46
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: Re: [itzul] Nire lehenengo zalantza
Kaixo:
Informatika Fakultatean, eta esango nuke euskaraz zabalduta dauden terminoak
direla, "erazagutu"/"erazagupen" erabiltzen ditugu inglesezko
"declare"/"declaration" emateko (gaztelaniazko "declarar"/"declaración").
Aldagai bat erazagutzea haren izena eta mota zein diren esatea da, programa
batean, adibidez.
Oso bestelako gauza da esleipena: aldagai bati balio bat esleitzen zaio, eta
hori, normalean, erazagutu eta gero egin ohi da. "Esleitu"/"esleipen"
erabiltzen ditugu, beraz, ingelesezko "assign"/"assignment" emateko
(gaztelaniazko "asignar"/"asignación").
Ondo izan,
Xabier.
---
This email has been checked for viruses by Avast antivirus software.
https://www.avast.com/antivirus
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago